Eraikuntza eta obrak
BITAR
MOLDEKATZE-HONDARREN BALORIZAZIOTIK LORTUTAKO NAHASTE BITUMINOSOAK
Industria metalurgikoko galdaketa-hondarren hondakinei — batez ere zabortegira doazenei— irtenbidea aurkitzea EAEko industriaren premia handia da oraindik ere. Irtenbide horietako bat moldekatze-harea horiek erabilerara egokitzea da, bai ikuspegi funtzionaletik, bai ingurumen-ikuspegitik, zoruetarako nahasketa bituminosoetan agregakin fin gisa. Proposamenak aldez aurretik egindako azterlan pilotuak hartzen ditu oinarri, hala nola PISSAM proiektua (Zementu oinarriko produktu berritzaileak, moldekatze-hareetatik datozen azpiproduktu siderurgikoen balorizaziotik abiatuta) eta, enpresa sustatzaileak moldekatze-harearekin eta agregakin siderurgikoarekin egindako nahaste bituminosoen aurretiazko proba txikiak. Horrela, eskuratutako ezagutzan oinarrituta, birziklatutako produktu horiek merkaturatzeko egon daitezkeen arriskuak identifikatu ahal izango dira.
BITAR proiektuaren buru ASFALTADOS OLARRA enpresa izan da, zeina asfaltatzearen sektorean aditua baita, eta elkarlanean aritu da TECNALIA zentro teknologikoarekin.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN