Eraikuntza eta obrak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

MOSAM

MOLDAKETA BERDEKO HAREAK BERRESKURATZETIK SORTUTAKO MORTERO TEKNIKOAK

Galdaketa-harea deiturikoak hareazko arrak eta moldeak sortzeko erabiltzen dira, automobilgintzaren sektorerako piezen eta osagaien morfologia osatzeko. Horien ekoizpena FAGOR EDERLANen industria-jarduera da. Enpresak urtero 50.000 tona hondakin sortzen ditu harea horietatik, EAEn urtean sortzen diren ia 160.000 tonetatik. Dena den, harea-hondakin horrek balorizatzeko eta berrerabiltzeko ahalmen handia du eraikuntzaren sektorean, bereziki hormigoien eta morteroen fabrikazioan.

MOSAM proiektua FAGOR EDERLAN enpresak sustatu du, zeina automobilgintzako osagaien fabrikazioan aitzindaria baita. Enpresa horrek, moldaketa berdeko galdategiak ditu, eta bertan sortzen du proiektuaren xede den harea-hondakin soberakina. Proiektua gauzatzeko, TECNALIA zentro teknologikoaren laguntza izan du, baita morteroak fabrikatzen aitzindari den SAINT-GOBAIN WEBER enpresarena ere, zeina azken erabiltzaile potentzial izan baitaiteke.

FAGOR EDERLAN
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • FAGOR EDERLANen Eskoriatzako galdaketa-instalaziotik datorren moldaketa berdeko hareaz fabrikatutako mortero tekniko berriak garatzea eta industrialki baliozkotzea. 
  • Harearen beharrezko tratamenduak definitzea, morteroetako agregakin gisa erabiltzeko ezaugarriak hobetze aldera.
  • Galdaketa-harea ordezkatuz formulazio berriak egitea laborategi mailan, eta industria-eskalan baliozkotzea.
  • Agregakin naturalaren kontsumoa gutxienez % 20 murriztea.
  • Karbono-aztarna txikiagoa duten produktu jasangarri berriak garatzea.
  • Galdaketa-harea zabortegian uztea murriztea.
  • CO2 emisioak murriztea, berrerabilitako hareak dituzten morteroak ekoiztean.
EMAITZAK
  • Galdaketa-harea baliozkotzea, harea naturalaren ordezko gisa mortero teknikoetan.
  • Galdaketa-hareaz eta harea naturalez entseatutako morteroen artean erresistentziari, gogortze-denborei eta ura xurgatzeari dagokienez funtsezko aldaketarik gabeko prestazioak.
  • Jatorrizko kolorea itzultzea hareari, tratamendu termikoari esker (500-600 ºC), harearen karga organikoa ezabatzen baitu. Horrela, kolorearen faktore mugatzailea minimizatzen da morteroen erabileran, merkatuan mortero eta hormigoi zuriak eskatzen baitira grisen aldean.
  • Morteroetako galdaketa-hareen lixibiazio-arazoak ezabatzea; beraz, hondakin ez-arriskutsuen zabortegietan utz daitezke.
ONDORIOAK
  • MOSAMek tratamendu termikoa egiteko beharra dagoela erakutsi du, merkatuaren eskakizunak direla-eta galdaketa-hareei hasierako kolorea itzultzeko.
  • “Eko” mortero jasangarriak fabrikatzeko aukera zabaldu da, CO2 emisioak nabarmen murriztuta. Ez da baztertzen “Super Eko” morteroak sortzea tratamendu termikorik gabeko moldaketa-hareak erabilita, eta merkatuari ingurumen-balio handiagoa dutela konbentzitzea.
  • MOSAMen emaitzak beste mortero enpresa batzuei aplika dakizkieke, eta, hortaz, harea moldaketa berde bidez berrerabiltzea Euskadin soberan dauden harea guztien erantzun izan daiteke.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK