Metalgintza
KRITEUS
MATERIAL KRITIKOAK ETA ESTRATEGIKOAK EUSKADIN
EUROPAKO BATZORDEAK 2017AN ARGITARATUTAKO LEHENGAI KRITIKOEN (CRM) zerrenda 27 CRMk osatzen dute, eta horietatik 216.000 tona kontsumitzen dira urtean EAEn (urteko 415 milioi eurori dagozkionak). Fakturazioaren arabera esanguratsuenak honakoak dira: kromoa, silizioa (ferrosilizioa), niobioa (ferroniobioa) eta magnesita. Bestalde, aluminioa, kobrea, zinka eta nikela dira metal ez-burdinazko esanguratsuenak euskal ekonomian, eta urtean 271.000 tona inguru kontsumitzen dira (urtean 1120 milioi euro). Metalurgia eta ekipamendu elektrikoa dira CRMen mendekotasun handiena duten industria-sektoreak. Hala ere, motor sinkronoen eta erregogorren fabrikazioa bezalako sektoreetan kritikotasun sentsazioa egon arren, euskal industriak sistematikoki hautematen du Europako Batzordeak ezarritakoa baino kritikotasun txikiagoa. Izan ere, CRMak maiz egoten dira produktuak fabrikatzeko erabiltzen diren osagaietan edo produkzio-ekipamenduetan murgilduta: iman iraunkorrak, mekanizazio-tresnak, katalizatzaileak, eta abar. Hortaz, enpresek CRMekiko duten mendekotasuna “zeharkakotzat” jotzen dute eta arriskua edo prezioa ez da lotzen lehengaien kritikotasunarekin.
KRITEUS zuzentzen du EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEko (UPV/ EHU) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko SUPREN (SUstainable PRocess ENgineering) ikerketa-taldeak. Proiektuan parte hartu dute TUBACEXek (altzairu eta nikelezko produktu luzeak fabrikatzen dituen enpresa), DIGIMETek (balio handiko metalak berreskuratzen aditua den enpresa) eta TECNALIA teknologia-zentroak.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN