Makineria

SERVIPCD

MATERIAL INDUSTRIALAK BERRESKURATZEKO LEHORGAILU ERAMANGARRIA

EKONEKEK LEHORTZEKO TEKNOLOGIA BERRI BAT GARATU DU, eta hari esker produktu likidoak edo oretsuak hauts bihur daitezke segituan. Hala, hondakin/azpiproduktu asko baliozko produktu berri bihur daitezke. Dena den, hautsezko produktu horiek merkatuan berriak direnez, beharrezkoa da lekuan bertan merkaturatu aurreko ekoizpenak egitea, merkatua testeatzeko. Horretarako, EKONEK bere lehortze-teknologiaren bertsio txiki eta eramangarria egiten ari da, denbora batez industrietara eraman ahal izateko.

EKONEK
HELBURUAK
  • 20 kW-ko Pulse Combustion Drying teknologia duen lehorgailu txiki eta eramangarria diseinatu eta egitea, mota horretako munduko lehena.
  • Industriari tresna bat eskaintzea, ekonomia zirkularreko aplikazioetarako material erabilgarriak merkaturatu aurreko ekoizpenak egiteko.
  • Produktuak 2 industriatan funtzionatzen duela frogatzea.
EMAITZAK
  • Fluido-dinamikaren simulazioetan oinarritutako (CFD) diseinua egin da, gerora diseinu mekanikoa egiteko.
  • Enpresek ekipoa beren produktuekin probatzeko interesa erakutsi dute, eta teknologia-zentro batzuek ekipo txiki hori erosteko interesa adierazi dute.
ONDORIOAK
  • SERVIPCDk dakarren teknologiaren eskala txikitzea (orain artekoa baino ekipo txikiago bat egitea) ariketa berritzailea da, eta konplexutasuna ere badu.
  • Horrelako ekipo txikiek eskaria dute, bai alokatzeko, bai zentro teknologikoek erosteko... hautsezko produktu berriak gara ditzaten.
  • Hornidura-krisiak eragindako funtsezko osagaien beharrak atzerapenak eragin ditzake.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN