Automobilgintza
CAR KONPON
MARKA ANITZEKO LANTEGIETAN EKONOMIA ZIRKULARRA INTEGRATZEA
AUTOMOBILEN KONPONKETAREN SEKTOREKO GIZARTE-, EKONOMIA- ETA MERKATU-EGOERA DELA eta, EAEko marka anitzeko lantegien lehiakortasunak galerak jasan ditu, eta negoziobolumenak ere galera handia izan du eta enpresa-sarearen desagerpena ekarri du. Bestalde, sektorearen aldetik gero eta langile espezializatuagoak eta prestatuagoak kontratatzeko eskaera handia dago, merkatuaren azken joerei aurre egiteko gai direnak: aurrerapen teknologikoei, teknologia berrien erabilerari eta kontzeptu berrien aplikazioari. Lanbide Heziketa da konponketa-lantegietan lanak egiteko langileak gaitzen dituen iturri nagusia. Sektorea beharrezko eraldaketa fase batean murgilduta dago, merkatu kontsumitzailearen lehentasunen aldaketen, 4.0 iraultzaren eraginaren eta markek beren lantegiei estrategia protekzionistak luzatzearen aldaketen zain.
San Viator Sopuertan (Bizkaia) dagoen Lanbide Heziketako (LH) ikastetxe bat da, eta CAR KONPONen buru izan da ekonomia zirkularreko ECONIA aholkularitzarekin batera. TKNIKAk, ZICLAk, DON BOSCOko, MEKAko, ARETXABALETAko eta IURRETAko LH Zentroak, BAT eta AEGA elkarte sektorialek, eta AMG AUTOAK, GAURSA MOTOR, TALLERES ENKARTAUTO, EL GARAJE SERVICIOS MECÁNICOS eta CARROXERÍAS OLAKUETA lantegiek ere parte hartu dute.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN