Elikagaigintza
SOSTFEED
MAHATSAREN TXORTENA BERRERABILTZEA UNTXI-HAZKUNTZAKO OSAGAI FUNTZIONAL GISA
MAHATSAREN TXORTENAK ZUNTZ BALIO HANDIA DU, eta bodegan ardoa egiteko erabiltzen diren azpiproduktuen artean hondakin gisa kudeatzen den bakarra da. Eta horrek kostu ekonomikoa eta ingurumen-inpaktua dakartza. Beste aldetik, untxien laborantzak zenbait arrisku-faktore dakartza berekin, zeinak gaixotasunekin eta hilkortasun-tasa handiekin lotuta dauden, dagozkien galera ekonomikoekin. Heriotzak minimizatze aldera, untxien laborantzan sendagaiak prebentzio-tratamendu gisa erabili izan dira tradizionalki. Datuek diote untxi-hazkuntzaren epe luzeko iraunkortasuna bermatzeko pentsuen ekoizpenaren inpaktua murriztu behar dela, hori baita untxi-hazkuntzaren ingurumen-inpaktuaren arduradun nagusia.
BAIGORRI, Arabar Errioxako ardo-ekoizle nagusietako bat, SOSTFEEDen buru da, eta bertan AZTI azpiproduktuen balorizazioan espezializatutako Teknologia Zentroak eta EAEn pentsuen ekoizpenean liderra den MIBA Nekazaritza Kooperatibak parte hartu dute.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN