Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
BatUA
LITIOZKO IOI-BATERIEN TRATAMENDU MEKANIKOA OTUA TALDEAN
EBko baterien erregelamendu berriak (COM (2020) 798/3), zeinak 2025erako batez besteko pisuaren % 65eko eta 2030erako % 70eko birziklatze-helburuak ezartzen baititu, litiozko ioi-bateriak (LIBak) birziklatzeko prozesuen efizientzian sakontzea eskatzen du. Gainera, Euskadiko enpresentzat, ekonomia zirkularrak eta lehengaien kontsumoa murrizteak lehiakortasuna, errentagarritasuna eta jasangarritasuna nabarmen hobetzea ekar dezake.
LIBen kudeaketan funtsezkoa da Black Mass (BM) deiturikoan dauden balio handiko materialak berreskuratzea. Grafitoa, kobaltoa (Co), litioa (Li) edo nikela (Ni) ditu; balio-katera itzul daiteke, eta material horiez gain, Euskadirako garrantzitsuak diren beste batzuk ere baditu, hala nola kobrea (Cu), aluminioa (Al) eta altzairuak. Euskadin ez dago LIB hondakinak kudeatzen dituen negozio-lerrorik. BatUA proiektuak estatu osoan sortutako hondakinekin egin nahi du hori.
REYDESA, zeina OTUA taldekoa baita, metalak berreskuratzeko enpresa aitzindaria da, eta hondakinen maila zabala kudeatzen du. BatUA gauzatzeko, INATEC taldeko I+G unitatearen laguntza izan du.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN