Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

HPP

LED ETA OSAGAI ELEKTRONIKOAK FABRIKATZEKO PURUTASUN HANDIKO ALUMINIO OXIDOA

PURUTASUN HANDIKO ALUMINA (HPA) ASKO ESKATZEN DEN PRODUKTUA DA, balio ekonomiko handia du eta zafiro sintetikoa fabrikatzeko funtsezkoa da, zeina asko erabiltzen den osagai elektriko eta elektronikoen fabrikazioan. HPAren ohiko ekoizpenak oso lehengai garestiak eskatzen ditu, energia-kostu handiak ditu eta ingurumenpolitiken menpe dago. Bigarren mailako aluminio oxidoa alumina ez puruaren iturri bat da eta HPA ekoizteko lehengai alternatibo potentziala da. Kalitate-eskakizunak oso altuak direnez, erronka teknologiko nagusia aluminio oxidoaren purutasuna maximizatzea da.

BEFESA enpresak, aluminioaren industriarako hondakin arriskutsuak birziklatzeko zerbitzuetan Europako liderra denak, hainbat lerrotan egin du lan bigarren mailako aluminio oxidoa bauxitaren ordezko lehengai gisa berreskuratzeko.

BEFESA
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • 4N graduko material alternatibo bat lortzea, purutasun handiko aluminaren ezaugarri eta propietate egokiak dituena eta LED argiak eta osagai elektronikoak fabrikatzeko balio duena.
  • Prozesatutako aluminio primarioaren kopurua eta bauxita mineralaren erauzketa urtean 10.000 tonaraino murriztea Europa mailan.
  • Baliabide naturalak atera gabe, materialak inportatu gabe eta energia intentsiborik erabili gabe bigarren mailako jatorriko materiala erabiltzea.
  • Produktua lortzeko kostua % 7 murriztea.
  • Konponbide lehiakorrak dituzten eta balio erantsi handiagoa duten aplikazio eta sektore berrietara dibertsifikatzea.
EMAITZAK
  • Aluminio oxido sekundariotik purutasun handiko alumina lortu da, baina 4N gradura iritsi gabe, 100 ppm-tik beherako tolerantzia mugarekin.
  • Tarteko produktu bat lortu da, % 18 gradu dituen aluminio kloruroa Al2O3, paperaren industrian edota uraren tratamenduan koagulatzaileen merkaturako alternatiba potentzial izan daitekeena, eta, horrela, jatorri birziklatuko produktu berri bat lortu.
ONDORIOAK
  • HPPak oso arrisku tekniko handia dakar bere purutasun handiagatik, % 99,99koa, eta 4N graduko HPA behar du. Lortutako purutasun maila altua, % 82,0koa, ez da nahikoa proiektuaren bideragarritasuna frogatzeko. Oso erronka anbiziotsua da, baina ikerketa-lerroaren jarraipena aurreikusi da, parametroak optimizatuz eta berreskurapen selektiboa bultzatuz lankidetza publiko-pribatua duen I+G+b proiektu berri baten bidez, Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin (UPV/EHU) lankidetzan.
  • Lortutako emaitzek bigarren mailako aluminio oxidoari merkatu berri bat ireki diote aluminio kloruroa ekoizteko lehengai gisa (tratamendu kimikoen ondoren lortzen den tarteko produktua), zeina paperaren industrian eta uren tratamenduan koagulatzaile gisa erabiltzen den. Produktu potentzial berri honen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurunekoa epe laburrean aztertuko da.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK