Kontsumo-ondasunak
LATXA ARTILE
LATXA ARDIAREN ARTILETIK ATERATAKO LEHEN MAILAKO JANTZI FUNTZIONALAK
Milioi bat latxa ardi inguru daude EAEn, eta lurraldearen sinbolo dira. Hala ere, haien artilea (2.500 tona inguru urtean) ingurumen-arazoa da artzainentzat, ez baitu erabilera komertzialik, eta gaur egun zabortegietan bakarrik amaitzen baitu. TERNUA 2009az geroztik dabil I+G+b probak egiten, lehengai hori jantziak egiteko aprobetxatzeko asmoz; izan ere, oso ezaugarri tekniko interesgarriak ditu: bakterio-kontrakoa, isolatzaile termikoa, termorregulatzailea, airea harrapatzen du, ondo funtzionatzen du bustita, suaren kontrakoa da, etab.
TERNUA GROUP enpresa nazioartekotua da, eta ehunak, kirol ekipamendua eta moda diseinatu, garatu eta merkaturatzen ditu, Astore, Ternua, Lorpen, Loreak Mendian eta Ternua Workwear marken pean. Gainera, jasangarritasunaren aldeko konpromiso sakona du. LATXA ARTILE ekimenaren buru izan da, eta bertan parte hartu dute MUTURBELTZ (Karrantza) elkarte agroekologiko, artistiko eta kulturalak artilea hautatzeko; LAMARIAKO AZPIKOA (Antzuola) baserriak, zeinak gazta ekologiko ugari egiten baititu AMATXO marka pean; eta, azkenik, ILETEGIA (Lapurdi) artile-fabrikatzaile adituak.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN