Bestelako garraiobideak

BUAP II

LASTA-URA TRATATZEKO ERABILTZEN DIREN EKIPAMENDUAK AKREDITATZEKO PROTOTIPOA

NAZIOARTEKO ITSAS AGINTARIEK 2024KO IRAILETIK AURRERA ITSASONTZIETAN lasta-uren tratamendurako sistemak (BWTS: Ballast Water Treatment Systems) ezartzea agintzen dute, lasto-urak urruneko ur desberdinetan kanporatzen direnean sakabanatzen diren espezie inbaditzaileak nahi gabe hedatzea saihesteko helburuarekin. Egoera horrek ingurumena kaltetzen du eta gizakiarentzat arriskutsua da, eta ez hori bakarrik, arazoa konpontzeak oso kostu ekonomiko garrantzitsuak dakartza. GARABIk, industria-teknologien garapenean eta inplementazioan espezializatutako enpresa-taldeak, BUAP proiektuaren ardura hartu berri du, non Produktuaren Ingurumen Adierazpena jaso dezakeen BWTS unitate bat ekodiseinatu zen. BUAP IIrako, GARABIk NAVIERA MURUETAren laguntza izan du, jarduera eta negozio-bazkide gisa, eta baita EUSKAL HERRIKO ITSAS FOROArena ere, sektorean proiektua sustatzeko eta zabaltzeko.

GARABI MEDIOAMBIENTE
HELBURUAK
  • GARABI BWTSak akreditazioarekin egiten dituen enpresa fabrikatzaile aintzatetsi bihurtzea, eta konpainia ontzigintzaren sektorean jarduera-hobi berri batean sartzea, baina guztiz beharrezkoa izango dena datozen urteetan.
  • Ontziolekin eta ontzi-konpainiekin egiaztatutako teknologiak aplikatzea (UV, oxidazio aurreratua, iragazketa, automatizazioa eta urruneko kontrola, etab.) itsasontziaren egokitzapen handirik eskatzen ez duten BWTS irtenbideak ezartzeko garatutako prototipoetan.
  • Proiektuaren negozio-garapena hastea, eta, behin hasita, nazio mailan 200 BWTS instalazio inguru egitea datozen 5 urteetan, 30 milioi eurotik gorako inbertsioarekin.
EMAITZAK
  • Lasta-ura tratatzeko ekipoen gama ekodiseinatu bat garatu da, tratamendu-eskakizun handiei erantzuten diena eta planetako ur guztietan jarduteko aukera ematen duena.
  • Ekipoen modularitate operatiboa, tratatu beharreko uren kalitate-ezaugarrien araberakoa.
  • Modularitate fisikoa (erreaktoreen eta iragazkien dimentsionamendua eta posizionamendua).
  • Urruneko Sarbidea, Serbitizazioa eta Prebentziozko Mantentzea.
  • Ekipoen dimentsionamendua % 25 murriztu da.
  • Ustiapen-kostuak % 10 murriztu dira.
  • Mantentze-beharrak % 50eraino murriztu dira.
  • Ingurumen-inpaktua % 30 murriztu da.
  • Prezioen lehiakortasuna hobetu da.
ONDORIOAK
  • Ontzigintza sektoreak ez du BWTSen eskaria behinbetiko definitu, eta honako hauen artean dago: araudiaren azken aplikagarritasunaren sinesgarritasuna, kalitatezko produktuen eskaria edo legea soilik betetzen duten instalazioen eskariak.
  • Merkataritza-ontzien % 8k bakarrik dauka BWTS instalatuta. Merkatua azkar haztea espero da: % 37ko urteko tasa konposatura 2019-2025 aldian, eta 172.500 miloi dolarrera 2025ean. Ezarpen-tasa baxuena ferriei eta zama orokorreko ontziei dagokie (% 1-2k bakarrik instalatu du BWTS bat). Aldiz, ontzi gehien dituzten herrialdeek (Grezia edo Norvegia, adibidez) batez bestekoaren gainetik dauden inplantazio ratioak dituzte, % 17ra iristen baitira.
  • 30 enpresa inguruk dute BWTS UV eta iragazketateknologiarekin. Gehienak 10 urte baino gehiago daramatzaten enpresak dira, talde handietakoak, ibilbidea (track record) dutenak eta itsas negozioaren beste arlo batzuetan daudenak.
  • Ontzigintzaren sektorerako BWTS ekipo berriak akreditatzea sektorean sartzeko oztopo izugarria da. Horrelako ekipoak akreditatzeko eta homologatzeko jarduerek ondorio ekonomikoak dituzte, epeak ez datoz bat egin beharreko jardueren balorazioarekin eta ez da azaltzen behar diren erantzukizun mailengatik.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK