Elikagaigintza

LANDARE

LANDARE-HONDAKINEN ERABILERA ONTZI ETA BILGARRIEN FABRIKAZIOAN

ENBALATZEAREN INDUSTRIA ETENGABE MATERIAL BERRIEN BILA DABIL, elikagaiak kontserbatzeko baldintza optimoak luzatzeko, elikagaiak xahutzea saihesteko eta merkatu-egoerak direla eta ez hain jasangarri edo egokiak diren materialak ordezkatzeko. CEMOSA konpainiak, LANDAREren sustatzaile denak, bere jarduera paperhondakinetatik zelulosa eraldatzera bideratzen du, baina paperaren merkatuak eta instalazioetan jasotako materialen kalitateak (% 10-15 inguruko ezpurutasuna) ez dute egonkortasun handirik eskaintzen. Hori gutxi balitz, kalitate handiagoko paperaren erabilerak beherakada progresiboa jasan du teknologia berrien agerpenaren ondorioz. Oso interesgarria da lehengaien aniztasun handiagoa eskaintzen duten eta ingurumen-aztarnaren hobekuntza nabarmena dakarten material alternatiboak erabili ahal izatea. Bere aldetik, FELTWOODek teknologia berritzaile bat garatu du nekazaritzatik ateratako landarehondakinak esklusiboki landare-zuntzekin eta guztiz konpostagarriak diren materialetan eraldatzeko. Hori egiteko nekazaritza prozesuetako hondakinak aprobetxatzen dituzte eta azpiproduktu gisa ongarri berrerabilgarria lortzen dute. ZICLA ekonomia zirkularreko aholkulariak ere parte hartu du LANDAREn.

CEMOSA
HELBURUAK
  • Nekazaritzako landare-hondakinak eraldatzeko bideragarritasun teknikoa, ingurunekoa eta ekonomikoa frogatzen duen balio-kate bat definitu eta koordinatzea ontzi mota desberdinak ekoizteko, GCM moldekatzeprozesuan aldaketa nabarmenik egin gabe.
  • Barazkien (urazak, orburuak, tomateen eta kuiatxoen landareak...) laborantzatik edo ontziratzetik eratorritako landare-hondakinak lortzea Euskadiko eta Nafarroako ekoiztetxeetan.
  • Hondakinak ontziak/bilgarriak fabrikatzeko erabiltzen den material bihurtzea, eta gaur egungo nekazaritza- hondakinen helmuga ordezkatzea (konpostajea eta kontrolik gabeko animalien elikadura edo zabortegia), balio erantsi handiagoa eta prozesu eraginkorragoa izan dezaten.
  • Lortutako materialekin ingurumen-aztarna txikia uzten duten ontziak eta bilgarriak ekoiztea eta karakterizatzea, propietate fisiko-mekanikoak neurtuz, elikagaien mantenu ona ematen dela egiaztatuz eta ziurtapen-aukerak aztertuz (biodegradagarritasuna, etab.).
  • Ontzi eta bilgarri berriak euskal merkatuan ingurumen-aztarna txikia duten eta gainerako ontzi-materialen ezaugarri tekniko berdinak dituzten produktu gisa aurkeztea, eta merkatuaren erantzuna egiaztatzea.
EMAITZAK
  • Eskatutako lanerako urtean 35.000 tona hondakin bideragarri sortu dela kalkulatu da EAEn eta Nafarroan.
  • Hondakin horiek lehengai bihurtzeko bideragarritasuna egiaztatu da FELTWOODek patentatutako prozesuaren bidez.
  • Industria-ekoizpenean arrakastaz sartzeko bitarteko lehengaiak izan behar dituen zehaztapenak definitu dira.
  • Erretiluen prototipoak egin dira, eta jarraian industria-ekoizpenaren proba egin da eta merkatuarekin balioztatu da. Lortutako erretiluek emaitza positiboak eman dituzte.
  • Urtean 875 tona paper birziklatu nekazaritzako hondakinekin ordezkatzeko aukera dago, 437,5 tona ongarri estimulatzaile lortuta.
  • Urtean 365 tona CO2ren baliokidea aurrezteko aukera dago, baita material birziklatuak abiapuntu gisa erabiltzen dituen prozesu batekin alderatuta ere.
ONDORIOAK
  • Posible da zelulosa moldekatuaren fabrikazioan nekazaritzako hondakinen industria-kontzentrazio bideragarriak lortzea.
  • Teknologia diseinu industrialera igo eta hobetu behar da, molde berriak fabrikatzeko nahasketetan nekazaritzako hondakinen portzentajea handitu dadin.
  • Ekoizpen-prozesuan baliozko lehengai bat lortzeko hondakinen aurretratamenduaren kostuak handiak dira, eta horrek industrian ezartzea eragozten du, oraingoz behintzat.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK