Eraikuntza eta obrak

BIOREM

KUTSATUTAKO LURZORUEN BIOERREMEDIATZEA ARAZTEGIKO LOHIAREKIN

INDUSTRIA-JARDUERAK, BIZTANLERIA-DENTSITATE ALTUAK eta lurzoru erabilgarriaren eskasiak zabortegiak ugaritzen lagundu dute EAEko hiriguneetan, hiri-periferiako eremuetan eta naturguneetan. Zabortegiek lurzorua kutsatzen dute eta urei eragiten diete. Lurzoru naturalaren edo nekazaritza-lurzoruaren eskasia dela eta, estrategia berriak bilatu behar dira kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko, ingurunearen biziberritze soziala eta ekonomikoa bultzatzen duten beste erabilera batzuetarako. Lurzoruak tratatzeko teknologia fisiko eta/edo kimikoek kostu handia dute, eta inpaktu handia eragiten dute lurzoru-ekosisteman (errausketa, beiratzea, garbiketa, nanoerremediatzea). Aitzitik, teknologia biologikoek kostu txikiagoa dute, nahiz eta sarritan denbora luzea behar izaten duten nahi diren ondorioak eragiteko. Teknologia biologikoen artean, nabarmentzekoak dira bioerremediatzea (mikrobio bidez), bermierremediatzea eta fitoerremediatzea.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAk (UPV-EHU) BIOREM zuzentzen du Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailaren bitartez, eta proiektuan parte hartu du NEIKERek ere.

UPV - EHU
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Bioerremediatze-tekniken konbinazio bat aplikatzea araztegietako lohiarekin medeatutako lurzoruen osasuna hobetzeko.
  • Proposatutako bioerremediatze-teknologiak modu integratuan akoplatzea, sinergiak bilatzeko eta bakoitzaren berezko mugak arintzeko.
  • Kutsatutako lurzoruak berroneratzeko prozesuen errendimendua handitzea, eta lurzoruaren osasuna ere hobetzea.
EMAITZAK
  • Partzeletako lurzoruaren osasuna nabarmen hobetu da aplikatutako tratamenduei esker. Eraginkorrenek aldi berean erabiltzen zituzten hiru erremediatzeteknikak: landareak (alpapa), zizareak eta mikroorganismoak.
  • Zabortegiko lurzoru berroneratuek ez dute ondorio toxiko larririk edo kronikorik eragiten Eisenia fetida zizareetan edo haien ugalketa ahalmenean.
  • Dieldrina izan da ezabatze-tasa handienak izan dituen kutsatzailea, % 50 eta % 78 arteko degradazioekin.
  • Metal astunen (Cd, Cr, Pb eta Ni) eta benzo(a)pirenoaren ezabatze-tasa % 20-25 ingurukoa izan da.
  • Indarrean dagoen legediak ezarritako balioen azpitik murriztu dira Cr balioak (24 azpipartzelatik 21etan), Ni balioak (azpipartzela guztietan), Pb balioak (24 azpipartzeletatik 23tan) eta dieldrin balioak (24 azpipartzeletatik 17tan). Hala ere, Cd eta Benzo(a)pirenoaren murrizketek EBA-B mugak gainditzen dituzte oraindik beste erabilera batzuetarako.
ONDORIOAK
  • Oraingoz, ateratako ondorioak soilik estrapolatu daitezke aztertutako lurzoruen antzeko ezaugarriak dituzten lurzoruetara: araztegiko lohiak jalkitzen dituztenak, materia organiko asko dutenak, maila freatiko handia dutenak eta kutsadura lauso handiegia ez dutenak.
  • Tratamendurik eraginkorrenak dira hiru erremediatze- teknikak aldi berean txertatzen dituztenak (bioerremediatzea, fitoerremediatzea, bermierremediatzea).
  • BIOREMen hurrengo fasean eskala handian aplikatuko da eskala txikiko proiektuan zehaztutako hurbilketa metodologiko optimoa. Urtebetez landuko dira hautatutako lurzoruak, erremediatze-estrategia konbinaketa hoberenarekin.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK