Eraikuntza eta obrak

ARIS

KUTSATUTAKO LURZORUAK KUDEATZEKO BEREIZMEN HANDIKO TEKNOLOGIAK

INDUSTRIA-SARE TRINKOAK ETA BERE JARDUERA HISTORIKO HANDIAK ERAGINa izan dute EAEko lurzoru askotan. Lurraldeko Ekonomia Zirkularrak bilatzen du hondakinen sorrera murriztea eta zabortegietan kutsatutako lurzoruen kudeaketa minimizatzea. Legeriak lehentasunezkotzat jotzen du lurzoruaren kalitatea kontrolatzea eta kutsaduraz edo/eta lurzoruaz arduratzen diren erakundeak behartzen ditu haiek ikertzera eta berreskuratzera. Metodo konbentzionalekin zulaketak egin behar dira lurzoruen eta lurpeko uren laginak hartzeko, eta horiek laborategian aztertzen dira gero. MIPHPT (Membrane Interface Probe & Hydraulic Profiling Tool) teknika lurpeari buruzko informazioa zuzenean lortzean datza, instrumentatutako zunda bat sartuz. Aldez aurretik lurpeko parametro fisikoak neurtu eta erregistratzen dira (eroankortasuna eta iragazkortasuna), eta lurrean dauden kutsatzaile organikoak (lurrunkorrak eta erdi lurrunkorrak) lurruntzen dira, zeinak gainazalean analizatzen diren detektagailu eramangarrien bidez. Teknologia horren bidez emaitza jarraituak lortzen dira, eta baita teknika konbentzionalekin baino askoz ere datu-bolumen handiagoa ere.

TALANTIAk teknologia berriak aplikatzen ditu ingurumenaren kalitatea babesteko eta hobetzeko, eta batez ere kutsatutako lurzoruen eta lurpeko uren kudeaketan jarduten du. TEKNIMAP konpainia ingurumen-aholkularitzan, ikuskaritzan eta zaintzan aditua da.

TALANTIA
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • EAEn MIPHPT teknologia ebaluatzea, lortutako emaitzak teknologia konbentzionalenekin alderatuta, eta bere aukerak eta aplikazio eremua balioetsita.
  • Lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura in situ detek tatzea eta balioestea, ikerketa-metodo konbentzionalen osagarri.
  • Zulaketa konbentzionalen kokapenak optimizatzea.
  • Laborategiko analitikak murriztea.
EMAITZAK
  • Teknika eraginkorra eta azkarra da; izan ere, ekipamendu honek lurzoruak ikertzeko erabili ohi direnek baino azkarrago egiten ditu zulaketak, eta datu-bolumen handiagoa eskuratzen du askoz ere denbora laburragoan.
  • Hautemateko orduan landa-metodoaren muga txikiagoa ez da arazo bat, ez baita landan erregistratu gabeko laborategiko positiborik ikusi.
  • Eroankortasun elektrikoko neurgailuen eta injekziopresioen bidez aldez aurretik litologiak bereizteak aukera ematen du tarteen bereizmen bertikal handia izateko iragazkortasunari eta buztin-edukiari dagokienez, eta bi parametro horiek funtsezkoak dira kutsatzaileen migrazioa definitzeko.
  • Teknologiak ez dio erantzun zuzenik ematen erabilerei dagokienez erreferentziazko kontzentrazioak betetzen direla ziurtatzeko behar arauemaileari, eta horrek mugatu egin du zerbitzu horiek EBn duten eskaera hasi berria.
ONDORIOAK
  • EAEn Direct Push-MIPHPT ekipamendu bat ezartzeak aplikazio-potentzial handia izango luke, bere erabilerarako mesedegarriak diren eremuetan baitaude industria-eremuak. EAEn kokatzeak penintsulako eta Frantzia hegoaldeko zati handia har dezake.
  • Teknologia honek eskaintzen duen datu-bolumen handiagoak murriztu egiten du lurpearen heterogeneotasunari datxekion ziurgabetasuna, eta, erremediatze-fasean, zehatz-mehatz mugatzen ditu 3Dn kaltetutako eremuak, eta tratamendu oso eraginkorrak eskaintzen ditu in situ. Horrek mugatu egiten du berreskuragarriak izan daitezkeen lurzoruak induskatzea eta zabortegietan kudeatzea, eta, horrela, Ekonomia Zirkularraren Estrategia sustatzen da.
  • Hurrengo faseak in situ erremediatzeetan MIPHPT teknologia erabiltzera bideratzen dira, konposatu oxidatzaileak eta/edo in situ erreduktoreak aplikatuz eta eraginkortasuna monitorizatuz. Merkatu-azterketan eta administrazioaren ekarpenean ere sakonduko da. Interesgarria da teknologia enpresa operatzaile bati eta merkatura transferitzea, eta metodoa ezagutaraztea erakunde preskriptore potentzialen artean, horretarako emaitzak jakinarazteko plan bat garatuz.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK