Elikagaigintza
ENVIROSCORE
KONTSUMO ARDURATSUA ETA INGURUMEN-TRAKZIOA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN EUSKAL KATEAN
Baserritik Mahaira estrategiak, Europako Itun Berdean jasoak, enpresa ekoizle eta banatzaileek ingurumen-aztarna txikiagoa duten produktuak eskaintzeko beharra zehazten du, baita EBk kontsumitzaileen artean ingurumen-komunikazioaren eskemak sustatzeko duen asmoa ere. Erosketa arduratsuagoa geldiarazten duten faktoreen artean, lehenik eta behin, prozesuei eta produktuari buruzko informaziorik eza nabarmentzen da; beraz, kontsumitzaile gehienen ustez (% 80), etiketek produktuaren jasangarritasunari buruzko informazioa jaso beharko lukete. Gainera, kontsumitzaileek ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktuak aukeratzen badituzte, horrek elikagaien industria praktikak hobetzera bultza dezake, bai eta enpresa ekoizleak krisi klimatikoaren konponbidearen parte izatera animatu ere. Adibide argia da EBko etiketa energetikoa (EB 2017/1369): txertatu zirenetik 2017ra arte, saldutako hozkailuen eta garbigailuen % 90ek A kategoria gorena lortu dute.
Elikadura-katea ekoizpen efizienteago baterantz bultzatzea, eta, aldi berean, dieta jasangarriagoak sustatzea bat datoz 12. garapen jasangarriko helburuaren jomugekin, eta horretara bideratzen da ENVIROSCORE, hots, produktuaren ingurumen-aztarnan oinarritutako eta AZTIk eta KU Leuven-ek garatutako ingurumen-etiketatzerako sistema. Proiektuaren helburua ENVIROSCOREren erabilera baliozkotzea da, eta EROSKI du buru, hau da, Euskadiko banaketa-enpresa aitzindaria. AZTI zentro teknologikoa izan du azpikontratista, eta EUSKABER (hegazti-kooperatiba), ARROYABE (kontserba-enpresa), S.A.T. KARRANTZA eta TGT Taldea (esnearen ekoizpena eta ontziratzea) enpresen lankidetza proiektua gauzatzeko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN