Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
SILIVAL
KAUTXUZKO FORMULAZIOETARAKO BIGARREN MAILAKO ALUMINIO OXIDOAK EKOIZTEA ETA ERABILTZEA
BEFESAk, hots, aluminioa birziklatzen aitzindaria den konpainiak, ikerketa-lerro bat garatu du zenbait urtez, material konposatu plastikoen eta kautxuen fabrikazioan erabilitako sugarraren gehigarri atzeratzaileen ordezko lehengai bat martxan jartzeko helburuarekin. Material hori, zeina komertzialki Paval® izenez ezagutzen baita, batez ere gatz-zepen balorizaziotik eratorritako aluminio birziklatu oxidoa da. Bigarren mailako aluminio oxidoa jatorri primarioko Aluminio Tri Hidratatuaren (ATH) alternatiba bat izango litzateke, sugarraren atzeratzaile gisa erabiltzen dena; Europako manufaktura-industriak urtero 170.000 tona baino gehiago kontsumitzen ditu. Aurretiazko proiektuen bidez, amaiera eman zitzaion oxidoan hidratatutako aluminaren kantitatea optimizatzeko erronkari, aluminioa birziklatzeko prozesua aldatu gabe haren eraketan eragina izan dezaketen aldagaiak aztertuz. Paval® delakoaren jatorri birziklatua dela-eta, zaila izan daiteke materiala etengabe hornitzea, eta horrek produktua merkatuan berehala sartzea eragozten du.
BEFESA da SILIVAL proiektuaren buru, eta LEARTIKER zentro teknologikoarekin lan egin du proiektu horretan.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN