Automobilgintza

REGENERA

KAUTXOZKO HONDAKINAK BIZI-ZIKLORA ITZULTZEKO DESBULKANIZAZIOA

ORAIN ARTE, HONDAKINEN HIERARKIA BETETZEKO ETA KAUTXUA FABRIKAZIOKO azpiproduktuen zabortegira bidaltzea saihesteko modurik onena 10 milimetro baino gutxiagoko partikulen tamainara birrintzea izan da. Hori eginda, birrindutako pikor horiek kautxuzko produktuen fabrikazioan berrerabili ahal izaten dira kautxu birjinarekin nahastuta, produktuaren kalitateak ahalbidetzen duen portzentajean. Gaur egun teknologia berriak sortzen hasi dira, eta haiei esker kautxuaren bulkanizazio prozesuaren itzultzearen antzeko zerbait lortzen da. Bulkanizazioa da produktua birziklaezin bihurtzen duena. Teknologia horiei “birsorkuntza” deitzen zaie, eta sufre (S) loturen kontrolatutako hausturan datza, beharrezkoak diren karbono (C) loturei gehiegi eragin gabe. CIKAUTXO, REGENERAren sustatzailea, kautxuzko eta plastikozko produktuen berrikuntzan enpresa liderra da.

CIKAUTXO
HELBURUAK
  • Eskuragarri dauden desbulkanizazio-teknologiak identifikatzea eta haiekin kautxu-hondakinen tratamenduaren emaitzaren lagin pilotuak lortuz ebaluatzea.
  • Lortutako bigarren mailako lehengaiak normalizatzea, automobilgintza eta etxetresna sektorekoak ez diren beste aplikazioetan erabiltzeko, hala nola: jolastokietako zoruetan, atletismoko pistetan, etab. Eta ondorioz, ingurumen-inpaktua murriztea eta dirua aurreztea.
EMAITZAK
  • Desbulkanizaziorako hainbat teknologia identifikatu dira.
  • Identifikatutako teknologien azterketa egin da, lortutako lehengaiekin CIKAUTXOren zehaztapenekin egindako bateragarritasun-probak eginez produktu- lerro ezberdinetan. Horrela, egokiak ez diren teknologiak baztertu dira eta teknologia bateragarrienekin homologazio-prozesuak egin dira.
  • Alternatiba bideragarrien ebaluazio ekonomikoa egin da eta denboran zehar ezarpen-plan bat diseinatzeko ondorioak atera dira.
ONDORIOAK
  • Teknologia gero eta TRL maila altuagoan dago, eta nahiz eta sektore helduetan ohikoak diren kalitate-estandarrak ez dituen, eta detektatu diren enpresa hornitzaileak ere hasiberriak diren eta ez duten hornikuntza egituraturik, pixkanaka erabiltzen hasi dira.
  • Eraldaketaren kostu ekonomikoak errentagarriak izateko lehengaien prezioek gora egin beharko lukete ezinbestean. Gorakada hori gaur egun gertatzen ari denez, proiektua sustatzeko aukera emango du.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN