Elikagaigintza
CLCIRCULAR
IOT GAILU BERRERABILGARRIAK, SALGAIAK DENBORA ERREALEAN MONITORIZATZEKO ETA PRODUKTUAK ALFERRIK EZ GALTZEKO
SALGAIEN % 50 ITSAS GARRAIOKO EDUKIONTZIETAN ERAMATEN DA, eta haien istripu-tasa % 50 baino gehiagokoa da. FAOren arabera, urtero ekoizten diren elikagaien herena galtzen da, gutxi gorabehera1.600 milioi tona elikagai, eta horietako % 14 inguru garraioan gertatzen da. Galera horiek ingurumenean, gizartean eta ekonomian eragin handia dute.
Albiste ona da galera horiek % 75eraino murriztu daitezkeela kalitatezko eta garaiz jasotako informazioarekin, baina hori ahalbidetzen duten teknologiak oso garestiak dira eta balio erantsi handiko produktuetan soilik erabiltzen dira. CLCircularek kate logistikoaren denbora errealeko jarraipen-zerbitzua eskaintzen du, IoT sentsore berrerabilgarri eta alokagarrien bidez. Zerbitzu horrek produktu galkorren garraioan eta biltegiratzean ingurumenparametroei buruzko datuak biltzen ditu hodeiean dagoen plataforma batean, ikusgarritasuna eta kontrola lortzeko. Hari esker, prozesuak optimizatu eta galerak murrizten dira. Proiektu horretarako, CLCircularrek GAIKER Teknologia Zentroa izan du laguntzaile.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN