Metalgintza

LOHIBAL

INDUSTRIA METALURGIKOAN ARTEZKETA-LOHIAK BALIOZTATZEA

EAEKO INDUSTRIA METALMEKANIKOAN URTEAN 3.700 ETA 4.600 TONA BITARTE ARTEZKETA-LOHI SORTZEN DIRA, eta amaieran normalean deuseztatu egiten dira. Hala ere, metal asko du (% 50 baino gehiago, eta zenbait enpresatan % 90etik gorako balioetara iristen da) eta arriskutsua da. Faktore horiek areagotu egiten dute industriek eta ingurumen-administrazioak hori minimizatzeko eta balorizatzeko duten interesa. Dena den, artezteko makinetarako iragazketa magnetikoko sistemak Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuta dauden arren, ez da EAEko enpresa batean ere ezarri, guk dakigula.

MOSNIC-IRUDEXek, makina-erremintaren industriarako elementu osagarrien fabrikazioan espezialistak, LOHIBAL zuzendu du, eta bertan GEARBOX BY GAMESA, SCHAEFFLER eta TEKNIMAPek ere parte hartu dute.

MOSNIC IRUDEX
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Artezketa-lohietan zati metalikoak eta ezmetalikoak bereiztea lortzea, lur arraroetan oinarritutako bereizgailu magnetiko indartsuak erabiliz. 
  • Interesa izan dezaketen enpresen balorazio modu posibleak zehaztea. LOHIBALek proposatutako soluzioak bereizgailu magnetiko bat eta materialen briketa-makina prentsa bat konbinatzen ditu.
EMAITZAK
  • Ohiko teknologiak erabiltzen dituen olioz inpregnatutako zelulosa-iragazkien erabilera deuseztatu da, eta hala, iragazki horiek inpregnatzen dituen olioa berreskuratu da eta hondakinaren ondorengo tratamenduak erraztu dira.
  • Hondakinetan dagoen olioa % 2,5etik beherako kontzentrazio edukietara murriztu da, briketamakina prentsa erabiltzeari esker.
  • Hondakinak hondakin arriskutsu gisa desklasifikatu dira, olio-kontzentrazioa murrizteagatik.
  • Hondakinetan sartutako olioa berreskuratu da (bere kontzentrazioa % 10 eta % 50 bitartekoa da), eta hala, haren garraioa eta ondorengo balorizazio-instalazioko manipulazioa erraztu dira.
ONDORIOAK
  • LOHIBALek hondakin gutxiago sortzen ditu, % 7 eta % 47 artean, eta gauza bera gertatzen da instalazioaren olio-kontsumoarekin ere, erabilitako olioa berreskuratzen baitu; gauzak horrela, hondakinen arrisku maila aldatu du.
  • Proiektua amaitzean, balorizatzaileak ekoitzitako briketak balorizatzeko aukera probatzen ari dira oraindik, balorizaziorako beste irizpide garrantzitsu batzuk finkatzea ahalbidetzen duten proben emaitzak barne (granulometria, hondakinaren egoera, KOG).
  • Oro har, ezin izan da hondakina hondakin arriskutsu gisa desklasifikatu.
  • Ezin da haren aplikagarritasuna bermatu industria mota guztietan.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK