Automobilgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

KOSEL

IBILGAILUEN ESEKIDURAN MATERIAL JASANGARRIAK ERABILTZEA

Material termoplastiko ugari dago merkatuan, baina material horien funtzionaltasunak ez dira inoiz lehian aritu kautxuzko material “termoegonkorrekin”, ibilgailu arinen bibrazioen aurkako prestazioei dagokienez, esekidurako eta motelgailuetakosilentblocketan eta antzeko produktuetan. Material termoplastikoen handicapik handienetako bat da ez dagoela egonkortasunik bibrazioen aurkako portaeran bidaiari-ibilgailuaren lan-tartean; izan ere, 23ºC-ra datu interesgarriak dituzten arren, muturreko lan-tenperaturekin alderatzean, hotzean (-40ºC) zein beroan (+80ºC) ematen dituzten balioek gutxienez magnitude-ordena bateko aldea dute. Horregatik, ezinezkoa da material horiek bibrazioen aurkako irtenbide gisa erabiltzea karga-eskaera ziklikoak dituzten osagaietan.

CIKAUTXO enpresa aitzindaria da kautxuzko eta plastikozko osagaiak hainbat aplikaziotarako garatzen eta ekoizten, eta KOSEL sustatzen du. Proiektu horretan, EDAG mugikortasun-ingeniaritzan aditua den enpresak eta LEARTIKER zentro teknologikoak parte hartu dute.

CIKAUTXO
HELBURUAK
  • Bibrazioen aurkako gaitasuna duen material termoplastikoa identifikatzea edo sortzea. Material termoegonkor baten espezifikazioa berdintzeko gai izango da, bidaiari-ibilgailuetan bibrazioen aurkako aplikaziorako, batez ere esekiduran.
  • Materiala probetan baliozkotzea, OEM Premium fabrikatzaile batek ezarritako espezifikazio batekin alderatuta.
  • Osagaia prototipo funtzionalaren mailan baliozkotzea, dinamikoki eta iraunkortasunaren arabera, saiakuntza-bankuan.
  • CIKAUTXOren bezero diren enpresei bibrazioen aurkako irtenbideetarako alternatiba birziklagarriak eskaintzea, bidaiari-ibilgailuen esekiduraren inguruan.
  • Piezak material birziklagarriarekin fabrikatzea, ahalik eta inpaktu ekonomiko txikienarekin.
EMAITZAK
  • Proiektuaren hasieran egindako merkatuaren analisiak ez du aurkitu kautxu naturalarekin lehiatzeko gai den gaur egungo merkataritza-mailarik.
  • Material alternatibo eta birziklagarria diseinatzea eta garatzea. Premium enpresa bezero baten espezifikazio batekin alderatu, eta emaitza ona lortu da.
  • Garatutako material berriarekin fabrikatutako prototipoak. Saiakuntza estatikoetan eta dinamikoetan kautxu naturalezkoek baino emaitza hobeak dituzte.
  • Material berriaren prototipoen iraunkortasunaren emaitza egokiak saiakuntza-bankuan.
  • CO2 baliokidearen isurien % 38 aurreztea.
ONDORIOAK
  • Merkatuari ohiko produktu termoegonkorraren (birziklagarria ez denaren) alternatiba bat eskaintzea lortu da. Material termoplastiko birziklagarria da, propietate dinamiko hobeak eta iraunkortasun baliokidea ditu, eta gaur egun automobilgintzako OEM fabrikatzaileek eskatzen dituzten zehaztapenak betetzeko gai da.
  • Osagaiaren prezioa, oraingoz, kautxu naturaleko egungo soluzio termoegonkorra baino altuagoa izango da, material berria delako, eta haren sintesia oraindik ezin delako eskala-ekonomian egin.
  • Ingurumen-araudiek eskatzen badute bidaiari-ibilgailuek gutxienez osagai birziklagarrien ehuneko bat izatea, garatutako materiala interesgarria izan daiteke betekizun hori bete ahal izateko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK