Eraikuntza eta obrak
RAAC
HORMIGOI AURRENAHASIAREN FABRIKAZIOA, ERAIKUNTZAKO ETA ERAISPENEKO HONDAKINETATIK ABIATUTA
Urtean EAEn sortutako ia 600.000 tona hondar-hormigoi, adreilu, zeramika zaharkitu eta eraispen-agregakinen nahasketarako eskala handiko irtenbide integrala harrobiek eta agregakin naturalen fabrikazioak izan behar dute, beren produktu-zorroan bigarren mailako agregakinak partzialki gehitzeari begira. Horrela, agregakin naturalaren urteko 3,5 milioi tonatik gorako erauzketa murriztuko litzateke, zeinetatik % 30 baino gutxiago egiturazko hormigoien fabrikazioaz bestelako aplikazioetara bideratzen baitira. Eusko Jaurlaritzaren helburua eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen (EEH) % 70 birziklatzea da.
EUSKAL ARIDO, EAEko erauzketa-industrien eta harrobien federazioa, RAAC proiektuaren buru da. Bertan parte hartu dute, halaber, ECALSA eta AIZKIBEL/CALCINOR harrobiek, TECNALIA zentro teknologikoak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzen dituzten BTB eta GARDELEGI enpresek, eta EYP DE MINERIA Y MEDIOAMBIENTE SL ingurumen-aholkularitzak eta -ingeniaritzak (EyP Consulting).
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN