Eraikuntza eta obrak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

CEVERIO

HIRI-HONDAKINEN MINERALAK ETA METALAK BERRESKURATZEA, BEREIZKETA OPTIKOAREN BIDEZ

Hiri-hondakinen balorizazio energetikotik datozen zepak Euskadiko zabortegietara mineral- eta metal-masa gehien ekartzen duten 10 hondakin-korronte ez-arriskutsuen artean daude. Kalkuluen arabera, Euskadiko balorizazio energetikorako bi plantetan (Zabalgarbi eta Zubieta) zepa horien ekoizpen agregatua urtean 90.000 tonara iristen da. Oro har, Europa mailan, hondakin horiek obra zibiletan erabili ahal izateko heltze-prozesuen mende jartzea da irtenbidea, baina bide horrek balio gutxi du zepen frakzioen zirkulartasunaren ikuspegitik.

CEVERIO proiektuaren buru AGALEUS konpainia izan da, zeinak industria-hondakinak tratatzen eta kudeatzen baititu. Proiektua gauzatzeko, honako hauen laguntza izan du: PREFABRICADOS ETXEBERRIA, hormigoizko elementu aurrefabrikatuen ekoizlea; TECNALIA zentro teknologikoa, eta ZABALGARBI, Bizkaiko hiri-hondakinen balorizazio energetikoko instalazioa.

AGALEUS
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Oinarri teknologikoak eta bideragarritasun industrialeko oinarriak ezartzea, hiri-hondakinen balorizazio energetikoko zepen frakzio mineralen (beira eta silizezko osagaiak) eta metalen balio erantsi handiagoko zikloak ixteko.
  • Bereizteko teknologia berritzailea ezartzea, sistema optikoak eta sailkapen fisiko-mekanikoko sistemak konbinatuta.
  • Purutasun handiagoko baliabide materialak berreskuratzea eta berriz txertatzea beiraren (beira-frakzioa), metalen (metal ferrikoak eta ez-ferrikoak) eta zementuzko oinarria duten eraikuntza-produktuen (zeramika-frakzio, fusio-zepen frakzioa eta frakzio fina) produkzio-zikloetan.
EMAITZAK
  • Baliabide optikoen bidez, berreskura daitekeen beira guztiaren % 7,34 berreskuratzea. Emaitza uste baino askoz txikiagoa da, beira-hautsaren eta bereizlearen lan-mailaren (10-50 mm) ondorioz ekipamenduaren errendimendua murriztu egin delako, beira osoaren % 30 baino ez baitu.
  • Metal guztien % 50 baino zertxobait gutxiago berreskuratzea.
  • Balorizazio-frakzio fina erabiltzea, prestazio bermatuekin, hormigoi aurrefabrikatuetan agregakina ordezkatzeko.
  • Erreferentzia baino emaitza handiagoak, hormigoi aurrefabrikatuetan gehigarri aktiboa egiteko zementuaren ordez 10-50 mm mikronizatuko frakzioa erabiltzean.
  • CO2 baliokidearen isurietan urtean 1.650 tona aurreztea kalkulatzen da.
ONDORIOAK
  • Frakzio mineralak hormigoi aurrefabrikatuen fabrikazioan lehengai gisa gehitu eta balorizatu ahal izan diren arren, proiektuan lortutako emaitzek hainbat ziurgabetasun dituzte. Esanguratsuak dira zeparen hasierako hezetasuna eta lehortzeko beharra, eta frakzioak balorizatzeko inplikatutako mikronizazio-prozesuak. 
  • Bi etapa horiek kostu gehigarria dakarkie egindako balorizazio-prozesuei, zeinak bereziki garrantzitsuak izan baitaitezke ekonomikoki bideragarriak diren prozesu zirkularrak lortzeari begira.
  • Dena den, isurpen-tasen inguruko ikuspegi berriek mesede egiten diote proiektuari.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK