Eraikuntza eta obrak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

REMIBA

HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN ZEPAK ERABILTZEA ZORUEN GERUZA PIKORTSUETAN

Gipuzkoako Ingurumen Guneko (GIG) hiri-hondakin solidoen (HHS) balorizazio energetikorako instalazioak urtean 40.000 tona errausketa-zepa sortzen ditu. Hondakin horiek balorizatzeko ohiko prozesuak honako hauek dira: inpropioen bereizketa, birrinketa eta baheketa mekanikoak egitea, metalak bereiztea eta parkean egonkortzea. Gaur egun, Euskadin urtero sortzen diren 90.000 tona zepatik 70.000 tona zabortegira bideratzen dira. Guztizkoaren % 20 bakarrik berrerabiltzen da zementu-fabriketan (10 mm-tik beherako partikulen frakzioa).

REMIBA Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako BIRSU proiektuaren jarraipen gisa aurkeztu da. REMIBAn lortutako emaitzak eta esperientzia Zabalgarbiko (Bizkaia) instalazioan ere aplikatu ahal izango dira, eta horrek aukera emango luke epe ertainean Euskadin sortutako mota horretako hondakin guztiak kudeatzeko.

FCC MEDIO AMBIENTE (FCC) da REMIBAren enpresa sustatzailea. Proiektua gauzatzeko, TECNALIA zentro teknologikoaren laguntza izan du, eta GIPUZKOAKO HONDAKINEN KUDEAKETA (GHK) eta URBYCOLANekin aritu da lankidetzan.

FCC Medio Ambiente
HELBURUAK
  • Zabor-legarraren bigarren mailako irtenbideak lortzea; horretarako, errepide-zoruen ekoizpenean errausketa-zepak izango dira abiapuntu, harrobiko agregakin naturalen alternatiba gisa. Eta, gainera, zabortegian deuseztatzearen kostu ekonomikoa murriztea.
  • Hondakina funtzionalki eta ingurumenaren aldetik ezaugarritzea, bai laborategiko eskalan, bai benetako erabilerako ingurune batean.
  • Laborategian tratamendu-alternatiba berriak aztertzea, behar izanez gero industrializatu ondorengo faseetan erabiltzeko.
  • EAEn, etorkizunean, hondakin horiek balorizatzeko dekretua egiteko oinarri izango diren zehaztapen egokiak definitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepide-sareko Zoruak Dimentsionatzeko Arauan sartzeko eta CE marka lortzeko.
EMAITZAK
  • Karakterizazioan lortutako zenbait lixibiatuk eta guztizko edukik ez dituzte legezko mugak betetzen.
  • Hondakina tratatzeko alternatiba berriak garatzea: frakzio fina bereiztea eta ureztatzea (125 l/m2).
  • T2 tarteetarako zabor-legarrezko prototipo garatuak, zepa-agregakinen % 35 eta % 75 arteko ehunekoekin.
  • Zoruaren proba pilotu gauzatua, eta amaierako garapenen baliozkotze esperimentala, Eskuzaitzetako poligonoko (Donostia) EX2 zabalgunearen gaineko T3 tartean; 1.1 motako zoruko 4 sekzio, 12 cm-ko asfaltoarekin, zabor-legarrezko prototipoen gainean, 25 cm-ko 2 geruzatan: kontrol-tarte bat (% 0 zepa) eta % 30, % 50 eta % 70eko zepak dituzten 3 tarte.
  • Zabor-legar tona bakoitzeko 9,4 kg CO2 gutxiago isurtzea, eta aztertutako kategoria guztietan inpaktuak murriztea harrobitik datorren agregakin naturalaren erabilerari dagokionez, lehengaiak lortzeko fasearen eta garraioaren murrizketaren ondorioz.
  • Administrazioari proposatutako baldintza-agiria, errausketa-zepak zabor-legarretarako agregakin gisa funtzionalki eta ingurumenari dagokionez balorizatzeko zehaztapenekin.
  • Kontsulta-inprimakia EOTAri aurkeztea, hau da, Eraikuntzako Produktuen Erregelamenduan ezarritako eraikuntza-produktuen Ebaluazio Teknikorako Europako Erakundeari.
ONDORIOAK
  • Planteatutako irtenbideak merkaturatzeko, lixibiazio-emaitzak eta materialaren guztizko edukiak berriz baloratu beharko da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak errausketa-zepak balorizatzeko berariazko ingurumen-dekretua argitaratu ondoren. Birrebaluazio hori funtsezkoa da tratamendu-prozesu berriak ezartzeko edo ez ezartzeko.
  • Errausketa-zepek zatikatzeko erresistentzia txikia dutenez, beharrezkoa da horiek beste material erresistenteagoekin nahastea, eta, horretarako, kudeaketa logistiko gehigarria egin behar da. Gainera, pilotuak benetako eskalan egitean zailtasunak egon ziren materiala trinkotzeko, eta ohikoak baino exekuzio-epe luzeagoak behar izan ziren.
  • FCC, GHK eta TECNALIAk 1-2 urteko epean modu formalean ekingo diote errausketa-zepek eraikitzeko material gisa CE marka eskuratzeari.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK