Automobilgintza
ECOTAPE
GARRAIO IBILGAILUETARAKO POLIPROPILENOZKO OSAGAI BIRZIKLATUAK
AUTOMOBILGINTZAREN ETA GARRAIO-OSAGAIEN SEKTORE BERRIAREN LEHENTASUNAK, oro har, honako hauek dira: ibilgailuaren pisu osoa murriztea, CO2 isuriak murrizteko; ibilgailu elektrikoaren potentzia eta autonomia hobetzea; eta, horrez gain, birziklapenaren araudia betetzea. Zuntz jarraituko konposite termoplastikoak edo CFT (Continuous Fiber Thermoplastic) ezaugarri tekniko altuak, dentsitate baxua, kanpokoarekiko portaera ona eta birziklagarritasun ona duten material berriak dira. Metal edota plastiko teknikoen ordezko gisa erabiltzeko merkataritza- eta teknologia aukera argia da. Produktua erabiltzen hasiberriak dira, fabrikazio- eta eraldaketa-teknologiak garestiak izateaz gain, produktu sortaren eskasia dagoelako. Gauzak horrela, ezin da birziklatutako iturrietatik datozen matrize termopIastikoez eginiko zinta termopIastikoez gozatu.
CIE Automotive prozesuetan espezializatua den enpresa da, eta automobilgintzako osagaiak eta azpimultzoak fabrikatzeko dauden teknologia guztiak menperatzen ditu. ECOTAPE aurrera ateratzeko GAIKER Zentro Teknologikoarekin eta RECYCLAIR hondakinen kudeaketa enpresarekin lankidetzan aritu da.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN