Metalgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

RESAND

GALDAKETAKO SILIZE-HAREAREN ORDEZKO MOLDAKETA-MATERIALAK

Silize-hareak du ezarpenik handiena burdinurtuzko piezen moldaketan, ezaugarri interesgarriak dituelako, hala nola trinkotzeko ahalmen handia eta tamaina eta/edo banaketen eskuragarritasun handia. Dena den, frakzio arnasgarriko silize kristalinoaren hautsak zenbait arazo sortzen ditu, eta galdaketa-prozesuan egin behar zaie aurre horiei: “silikosi” gisa ezagutzen den lanbide-gaixotasun bat garatzeko arriskua, moldeak eta arrak egiteko eta desmoldekatzeko eragiketetan harea-hautsarekiko esposizioa dela-eta; agente kantzerigenoen katalogazio berria (1154/2000 Errege Dekretua), 0,05 mg/m3-ko esposizio profesional loteslearen muga-balioarekin, edo galdaketa-hareetarako isurketaren berehalako debekua (2030eko Euskadiko Hondakinen Planaren arabera). Azkenik, galdaketarako silize-harea erosteko kostua 40 € inguru igo da tona bakoitzeko, eta hori gastu handia da galdategi askorentzat.
EUSKATFUND galdaketarako produktuen enpresa hornitzaile eta laguntzailea da, eta RESAND proiektuaren buru izan da. FUCHOSA galdategiak proiektuan parte hartu du kide gisa, eta AZTERLAN zentro teknologikoa ere elkarlanean aritu da.

EUSKATFUND
HELBURUAK
  • Silizearen ordezko moldaketa-harea bat garatzea, galdaketa-moldeak eta -arrak egiteko, altzairugintzako zepa beltzen balorizaziotik abiatuta. Moldeek izan behar dituzten ezaugarri teknikoak izango ditu, eta ingurumenean eta langileen osasunean inpaktu txikiagoa izango du.
  • Altzairugintza- eta galdaketa-industrien arteko sinbiosi industriala bultzatzea, Euskadiko hondakinik garrantzitsuena, hau da, altzairugintzako zepak erabiltzeko aukera berrien bidez.
  • Harea siderurgikoaren aldetik, pieza hoztu ondoren, moldekagarritasun, trinkotze, erregogortasun eta hozteko eta harea-kentzeko ahalmen ona deskribatzea.
  • Harea siderurgikoa birziklatzea eta berriz erabiltzea lortzea hainbat ekoizpen-ziklotan, moldaketa-prozesuetan sortzen diren hondakin-hondarren kantitateak murrizteko eta 2030eko Hondakinak Prebenitzeko Planaren helburuak lortzen laguntzeko.
EMAITZAK
  • Zepak tamaina zehatz bateko moldaketa-harea bihurtzeko prozesua garatzea eta moldaketa-aplikazioetan erabilitako silize-hareen mailan alea banatzea. Ehotzeko, sailkatzeko eta garbitzeko sistema mekanikoak konbinatzen ditu prozesuak.
  • Silize kristalinoaren emisioak minimizatzea: harea siderurgikoak ez ditu sortzen.
  • Silize-harearekiko ezaugarri bereizleak hauek dira: oinarrizko pH-a, dentsitate handiagoa, alearen morfologia angeluarra.
  • Nahastura siderurgikoak konpresio- eta pitzadura-erresistentziak nabarmen hobetzea. Gainerako propietate mekanikoek ere hobera egin dute.
  • Uraren eskari gehigarria moldaketa-nahasteetan: % 20.
  • Ingurumen-inpaktua murriztea kategoria guztietan, eta bereziki hauetan: klima-aldaketa (CO2 emisioen % 30 aurreztea), baliabide fosilen erabilera (% 32 murriztea energia-kontsumoan) eta baliabide mineralen erabilera (% 36 murriztea).
ONDORIOAK
  • Frogatu denez, arku elektrikoko labeko zepak material potentziala eta kaltegabea dira silize kristalinoa sortzearen ikuspegitik; galdaketarako moldaketa-prozesuetan erabiltzen den silize-harea ordezkatzeko material interesgarria dira, zehazki, moldaketa berdearen prozesuetan.
  • Zepa beltzaren balorizazioa hobekuntza garrantzitsua da ekonomian eta ingurumenean, baina beharrezkoa da harearen formulazioa optimizatzea lehengaien kontsumoa murrizte aldera.
  • Oraindik sakonago aztertu behar da material horrek piezen kalitatean, ekipamenduan, ekoizpen-bitartekoetan eta birziklatzeko eta berrerabiltzeko aukeretan izan dezakeen inpaktua. Industria mailako hurrengo proiektu frogagarri batean landu behar da.
  • RESANDen emaitzak urrian Korean egindako Munduko Galdaketa Biltzarraren 74. edizioan aurkeztu ziren.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK