Kontsumo-ondasunak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

RECICHAIR

ERROTOMOLDEAKETA BIDEZKO ALTZARIEN EKODISEINUA

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, medikuntzaren sektorean produktu propioa izateko beharra antzeman da, eta EAEn baliabideak eta egiturak daude bertako industriaren bidez hori posible egiteko. Horri esker, hornidura-kateetako mozketak saihestu ahal izango lirateke, eta know-how estrategikoa eduki sektore giltzarri batean.

Pazienteak eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonak lekualdatzeko aulkia azkar ari da txertatzen hainbat eremutan, gaixoen eta gaitasun urriak dituzten pertsonen kontzientzia eta gizarteratzea areagotzeari esker. Ospitaleetako infekzioak saihesteko, produktuak ondo desinfektatzea garrantzitsua dela erakutsi zuen pandemiak. Horrek esan nahi du produktu arinak eta egokiak egin behar direla garbiketa-produktuekin desinfekta daitezen.

ROTOBASQUE da EAEn errotomoldeaketaren teknologia duen enpresa bakarra. RECICHAIR proiektua burutzeko, CTMEren (Miranda de Ebroko zentro teknologikoa) laguntza izan du, bizi-zikloaren azterketa (BZA) egite aldera.

ROTOBASQUE
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Errotomoldeaketaren teknologiaren bidez fabrikatu daitekeen mugikortasun-aulki ekodiseinatu bat garatzea. Ohiko gailuen aldean ingurumen-hobekuntza ekarriko du, eta garbitzeko errazagoa izango da, erradioterapia-geletarako egokia eta askoz ere arinagoa.
  • Fabrikazio-prozesuan berreskuratutako materialak txertatzea.
  • Ekodiseinuaren kontzeptuak txertatzea gailuan, eta diseinu sendoa eta iraunkortasun handia mantentzea.
  • Aulki berriaren BZA egitea, garapenek ingurumenean duten inpaktuaren balorazio kuantitatiboa egiteko.
EMAITZAK
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, ingurumenekoa, ekonomikoa eta komertziala egiaztatzea, eragile estrategikoekin eta bazkide inbertitzaileekin itunak ezartzearen mende.
  • Ingurumen-inpaktuaren faktore nagusiak identifikatzea, mugikortasun-aulkiaren BZAren bidez.
  • Industria-hondakin plastikoen jarraipena egiteko, horiek monitorizatzeko eta bereizteko estrategia bat lortzea, produkzio-zikloetan berriz txertatze aldera.
  • Negozio-eredu eta lan-metodologia berriak ezartzeko barne-baliabideekin diseinatutako produktu propioa.
  • Erakunde publiko eta pribatuekiko harreman berriak, osasunaren inguruan proiektu berriak garatzeko.
  • Enpresa sustatzailearen barruan ISO 14006 ziurtagiria ezartzeko prozesuaren hasiera.
ONDORIOAK
  • Konpainiak konplexutasun tekniko handiko barne-proiektuak garatzeko gaitasun teknikoa duela egiaztatu da.
  • Plastikozko hondakinak berreskuratzea eta horien bereizketa eta tratamendua sistematizatzea posible dela finkatu da, balio-katean sartzeko, zero hondakin lortzera bideratutako ekonomia zirkularreko estrategia batean.
  • Beharrezkoa da bazkide teknologiko eta sustatzaile berriak izatea produktua merkaturatzeko; izan ere, konplexutasun handiko ingurunea da, eta garatutako produktuei buruzko ziurtagiriak eta zehaztapenak behar dira. Erabilitako irtenbideetan aldaketa disruptiboak egitea onartzen ez duten merkatu helduetan sartzea oztopo handia da batzuetan.
  • Konpainiaren kontsumoak, sarrerak eta irteerak monitorizatzeko metodologia berriak ezarri dira, egiten diren jardueren ingurumen-jarraipena eta -ebaluazioa hobetzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK