Eraikuntza eta obrak
HUFRO
ERREPIDEEN FRESAKETAK ERRODADURA-GERUZA BERRIETAN ERABILTZEA
ERREPIDEEN BIRGAITZEARI DAGOKIONEAN, EGINBEHAR NAGUSIA NAHASKETA BITUMINOSOAK GOIKO GERUZETATIK KENTZEA (normalean fresaketa bidez) eta horien ordez nahasketa berriak jartzea da, errodadura-gainazalak erosoa eta segurua izaten jarrai dezan. Urtean nahasketa bituminosoen 50.000 tona inguru sortzen dira EAEn, eta horiek nahasketa berriak fabrikatzeko erabil daitezke, agregakin zaharra hezurdura mineral berriarekin eta betun zaharra betun berriarekin nahastuta osatzen direlako. Bestalde, agregakinak eta betunak nahasketa bituminosoaren % 75 inguru balio dute, eta betuna da, alde handiarekin, nahasketa bituminosoaren materialik garestiena. Beste aurrezpen garrantzitsu batzuk ingurumenarena eta energia-kontsumoarena dira, eta garraio-, isurketa- eta fabrikaziokostuen murrizketekin egin daitezke. Dena den, EAEn ez da teknika garatu, araudiak ez duelako baimentzen goiko geruzetan edo errodadurakoetan material birziklatuak erabiltzea, horiek direlako gehien ordezten direnak. Gaur egun, oinarriko eta tarteko geruzetan bakarrik erabil daiteke fresaketa-agregakina.
Sektorean aditua den ASFALTADOS OLARRA enpresa HUFROren buru izan da, eta CIESM-INTEVÍA azpiegitura zibileko ingeniaritzarekin eta BILBOKO PORTUArekin elkarlanean aritu da.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN