Eraikuntza eta obrak

NESERCO

ERAIKUNTZA MAKINERIAREN SERBITIZAZIOA

BIURRARENA ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN SALMENTAN ESPEZIALIZATUTAKO ENPRESA DA, eta berme zerbitzua eta mantentze zerbitzuak barne hartzen ditu. Denbora-tarte baterako makineria alokatzeak fakturazioan portzentaje txikiagoa dakar, baina merkatuak gero eta gehiago eskatzen ditu mota honetako zerbitzuak. Gainera, merkatuan dauden makina gehienak denbora luzez geldik egoten dira jabeak behar ez dituenean, eta alokairuak haien erabilera tasa handitzea ahalbidetzen du.
Alokairurako ekipoen prezioa ezartzeko, ekipoen mantentze-kostuak kontuan hartu ohi dira eta prezioa homogeneizatu egiten da, izango duen aplikazioa zeinahi dela ere. Testuinguru operatibo bakoitzean makina bakoitzak duen jokabidea ez ezagutzean, hori da alokairuko prezioa jartzeko modu bakarra banatzaileari kalterik egin gabe, baina, bestetik, makinen prebentziozko mantentze estrategiak zehaztea eragozten du, beharrak ez ezagutzeagatik edota erabilera bakoitzaren ondoren ekipo bakoitzak behar dituen ordezko piezak zein diren ez jakiteagatik. NESERCO aurrera aterako, BIURRARENAk IKERLAN Zentro Teknologikoaren laguntza izan du.

BIURRARENA
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Eraikuntza makineriaren serbitizaziora bideratutako negozio-eredu berri bat garatzea, erabilera-fasean zein ekipoen bizitzaren amaieran eraginez.
  • 4.0 Industria aplikatzea negozio-eredu berrian eta enpresa hornitzaileen eta bezeroen arteko harremanetan.
  • Enpresaren negozioa indartu eta lehiakortasuna irabaztea.
EMAITZAK
  • Eragiketa-testuinguru bakoitzean makina mota ezberdinetarako sistema eta osagai kritikoen “Bizi-Mapak” formalizatu dira. Mapa teorikoek ekipamendu baten egoeraren ebaluazio integrala egitea errazten dute, eta degradazio goiztiarrari lotutako arazo posibleak identifikatzen dituzte.
  • Portaeraren azterketa eta monitorizazioa errazten duen Makineria Kudeatzeko Ereduaren diseinua egin da, eta gerora erabakiak hartzera zuzenduta dago, ekipamenduen mantentze- edota modernizazioestrategiak optimizatzeko. Parkearen zati batean serbitizazio-estrategiak hedatzea errazten du, eta horretarako ekipamendu baten serbitizazio-eszenatoki desberdinak sartzen ditu eta parkeko ekipamenduaren errendimendua optimizatzeko aukera ematen duten errendimendu-adierazleak diseinatzen ditu (leasing estrategiak, alokairua, bigarren salmenta...).
  • Diagnostiko- eta konponketa-prozesuak hobetzera eta sendotzera zuzendutako tresna/app bat garatu da (hutsegite-zuhaitzak, urruneko laguntza teknikoa, etab.).
  • Urtean 1.200 tona aurreztea estimatzen da CO2 isurien baliokidetan.
ONDORIOAK
  • Enpresako teknikarien ezagutza izan da datuiturri fidagarriena eta garrantzitsuena datu-mapa egituratzeko eta formalizatzeko garaian, zeina iturri ezberdinetako datuak integratzearen ondorioa den.
  • Salmenta Osteko Kudeaketa Ereduak balio handiagoa eskaintzen du mantentze-kontratuetan, estrategiak ekipoaren egoera errealera dinamikoki pertsonalizatuz.
  • Parke mailako Kudeaketa Eredua ekipamenduen balio-bizitza osoan ahalik eta errendimendu gehien ateratzera eta operazio-testuinguruen aldaketen estrategiak hedatzera bideratuta dago. Alokairuko kontratu baten barruan ekipo berriak sartzeko proposamen bati helduta, bigarren salmenta baterako modernizazio-proposamenak kontuan hartu dira.
  • Balio handiko ekipoen salmenta berrien pisua alokairuarena edo beste kontratu mota batzuena baino handiagoa da oraindik (erabilgarritasun-adierazleei lotutako kontratuak, etab.). NESERCOk aukera berriak identifikatu ditu eta ekipoen salmentaren osagarri den kudeaketa eredu berri bat diseinatu du.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK