Eraikuntza eta obrak

DIGIDEMO

ERAIKIN BAT ERAISTEAN DAUDEN MATERIALEN DIGITALIZAZIOA

ERAISPEN FASEA FUNTSEZKO ETAPA DA MATERIALEN ETA PRODUKTUEN ZIRKULARTASUNA MAXIMIZATZEKO. EAEn Eraikuntza- eta Eraispen- Hondakinen (HHE) % 73 birziklatzen da modu eraginkor batean, eta zuzentarau eta araudi guztiek ehuneko hori hobetzea dute helburu. EEHen berreskuratze, berrerabiltze eta birziklatze maila altua lortzeko, eraispena gaika eraitsi beharreko eraikinaren eta ingurunearen hainbat alderdiri buruzko informazio objektibo eta zehatzean oinarritu behar da. Testuinguru horretan, eraispenaren aurreko azterketa edo auditoretza arintzen duten eta zorroztasun teknikoa ematen dioten tresna eta metodologia digitalak aplikatzeko aukera dago.

LEZAMA DEMOLICIONES, industria-eraispenean eta EEHen kudeaketan eta birziklapenean aditua den enpresa, DIGIDEMOren buru izan da, eta aurrera ateratzerakoan TECNALIA Zentro Teknologikoak ere parte hartu du

LEZAMA DEMOLICIONES
HELBURUAK
  • Eraikinen bizitza-amaierako materialak modu zehatz batean kuantifi katzeko tresna digital bat (BIM-SD) garatu, egokitu eta benetako agertokian erakustea.
  • Eraispen-proiektu bakoitzerako infomazio semantikoa duen 3D eredu bat edukitzea, osagaien bistaratzea ahalbidetzen eta erabakiak hartzeko prozesuan laguntzen duena.
  • Eraispen-lanen plangintza optimoa egitea.
  • Sortutako EEHak zehaztasunez kuantifi katu eta hobeto kudeatzea.
  • Harekin lotutako ingurumen-inpaktuak balioztatzea.
EMAITZAK
  • Adituen ezagutza, enpresaren ekipamenduetan oinarritutako datu-baseak, ingurumen-inpaktuak eta eraispen- eta garraio-zereginetatik eta EEHen azken kudeaketatik eratorritako kostu ekonomikoak ezarri dira.
  • BIM-SD tresnaren erakustaldia egin da benetako eraispen proiektu batean. Emaitzak baliagarriak dira ondorioak ateratzeko eta etorkizuneko merkatu proiektuetan haien ustiapen komertziala baliozkotzeko.
  • 3 urtean, DIGIDEMOk kontratazioa (+3-4 obra gehigarri) eta urteko fakturazioa (+2M €) hobetzea ahalbidetuko du, baita obra bakoitzeko marjina nabarmen hobetzea ere.
ONDORIOAK
  • Tresna egokiekin, eraitsi beharreko eraikinen digitalizazioa bideragarria da denborari eta kostuari dagokienez. Horrela, eraikin oso baten modelizazioa (3 solairu, 2.400 m3) bi lanegunetan balioztatu da, eta denbora horretan gainazalak eskaneatu, elementuak sortu eta materialen inbentarioa egin da.
  • Eraispenaren digitalizazioak EEHen aurreikuspena lortzeko aukera ematen du, masaren % 20tik beherako desbideraketarekin, eta baita ingurumeninpaktuen eta kostu ekonomikoen estimazioa egitea ere, aurretiazko azterketarako eta obrarako epeak nabarmen handitu gabe.
  • Emaitzak EAEn egingo diren etorkizuneko eraisketetan aplikatuko dira, eta baliabide materialen % 90 berreskuratuko da, hondakinen trazabilitatea handiagoa izango da eta kostu ekonomikoa txikiagoa.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK