Eraikuntza eta obrak
CLOROX
ERABILTZEN EZ DIREN IBILGAILUETATIK DATOZEN HONDAKINEN KLOROA MURRIZTEA
IBILGAILUAK TRATATZEKO BAIMENDUTAKO ZENTROETAN ERABILTZEN EZ DIREN IBILGAILUETATIK (EEI) ateratako deskontaminazio-hondarrak trinkotu eta zatikatu egiten dira bigarren mailako lehengaiak berreskuratzeko, eta hala, hiru frakzio lortzen dira: metal ferrikoak (galdaketa-enpresetara zuzendutakoak); RLF edo Fluff fragmentazioko hondakin arinak (material arinak, hala nola aparrak, ehunak, egurra, zikinkeria eta zenbait metal kantitate desberdin formatu ez-masikoan); eta RPFren fragmentaziotik ateratako hondakin astunak (zeinak metal ez-ferrikoak erauzteko instalazioetara bidaltzen diren, plastiko nahasi askoko hondakin-korrontea sortzeko). RLFa eta RPFren frakzio ez-metalikoa zabortegietan kudeatzen dira nagusiki.
EEIri buruzko legediak bertan dauden materialak birziklatzeko eta balorizatzeko helburuak ezartzen ditu, eta horiek betetzeak RLF eta RPFn dauden material polimerikoak berreskuratzea dakar. Behin biek dituzten metalak guztiz aterata, hondakinetatik eratorritako erregaiak (HEE) fabrikatzeko baliagarriak izan daitezkeen berotze-ahalmen handiko frakzioak lortzen dira. Bestalde, EAEko zementu-fabriketan HEEk mugak dituzte, kutsatzen dutenaren araberakoak, hain zuzen. Ondorioz, RPF ia guztia zabortegira bidaltzen da, bere kloro-edukiak ezarritako muga gainditzen duelako (% 1).
DEYDESA 2000 Grupo Otuako enpresa bat da, eta hainbat arlotan espezializatuta dago: EEIak zatitzetik datozen frakzioen birziklapenean, metal txiki eta konplexuen birziklapenean, altzairu fabriketako errefusen sailkapenean eta metal garbiaren bereizketan. CLOROX gauzatzeko, LEMONA zementu fabrikatzailearekin eta INATECeko Grupo Otuako I+D Unitatearekin aritu da lanean.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN