Ekipo elektrikoak eta elektronikoak
IRAGAZIZ IRABAZI
ERABILITAKO LANDAREOLIOA BILTZEKO BIDOIETARA AKOPLATZEKO IRAGAZKIA
KOZINATUTAKO LANDARE-OLIOA SORTZEN DUTEN OSTALARITZAESTABLEZIMENDUEK baimendutako kudeaketa-erakunde baten esku jarri behar dute, eta ezpurutasun solidoen eta hezetasunaren ehunekoak % 15etik beherakoa izan behar du. Praktikan, portzentaje hori bikoitza baino gehiago izan ohi da, eta ondorioz, janari soberakinak garraiatu eta kudeatzailearen lantegiko instalazio batean iragazi behar izaten dira. EKOLIOk jasotzen duen olioaren kalitatea hobetzeko beharra ere hauteman du, eta hori birziklatutako olioaren balio-katean lortzen den onurarako faktore erabakigarria da. Gainera, enpresak bezeroen fidelizazio politikari eusten dio, ingurumenberrikuntzagatik ziklo ekonomikoek asko eragiten dioten merkatua dena, eta sektoreari eta enpresari berari eragiten dion ingurumenlegeriari aurrea hartzen dio.
EKOLIO, Gipuzkoako sukaldaritza-olio erabiliaren kudeaketan jarduten duen enpresa, IRAGAZIZ IRABAZIren burua da, eta bertan OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOAk eta IK INGENIERIA ekodiseinuaren eta Bizizikloaren analisiaren (BZA) aholkularitzak ere parte hartu dute.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN