Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

PGS

ENERGIA-SEKTOREKO HORNIKUNTZA-KATEEN IRAUNKORTASUNA

BALIO-KATEA GARAPEN IRAUNKORRERAKO ESTRATEGIA GISA KUDEATZEAK GARRANTZI HANDIAGOA hartu du azken urteotan mundu mailan. EAEn, euskal ehungintza-industriaren ordezkariaren ingurumen-portaeraren neurketak egin zituen Ingurumen Adierazleen Bankuak, baina ikuspegi korporatibotik soilik, enpresa bakoitzak bere lehiakideekiko duen posizioa ezagut zezan. Bere aldetik, EnergiBasque Estrategiak energiaren sektoreko hainbat eta hainbat enpresentzat jasangarritasunaren kudeaketa hobetzeak duen garrantzia islatzen du, balio erantsiaren faktore bereizgarri gisa. Joera horrek korporazio handiei eragiten die lehenik, baina haien balio-kateei ere asko eragiten die, eta beharrezkoa da gero eta modu integratuan lan egitea hobekuntza nabarmenak lortzeko.

Euskadiko Energiaren Klusterra PGSren buru da, eta bertan honako hauek parte hartu dute: SIEMENS GAMESA energia berriztagarrietan lider den enpresak, ORONA igogailu eta arrapalen fabrikatzaileak, energia sektoreko enpresek eta IK INGENIERIA aholkularitzak.

CLUSTER ENERGÍA
HELBURUAK
  • Sistema bat definitu eta garatzea, trakzio- enpresek iraunkortasunaren kudeaketa balio-katearen ikuspegitik egin dezaten.
  • Balio-katean dauden enpresei laguntzea iraunkortasunaren kudeaketa-kontzeptuak txertatzerako garaian, lehiakortasuna hobetzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko.
EMAITZAK
  • PGSren analisi-dokumentua egin da, industrien balio-kateetarako iraunkortasuna kudeatzeko sistematika jasotzen duena.
  • Energiaren sektoreko enpresen balio-kateak karakterizatzeko eta Kudeaketa Planak sortzeko PGS prozedura egin da.
  • Industria-eremuan aplikagarriak diren Jardunbide Egokien txostena egin da, beren balio-katearen gabeziak hobetu nahi dituzten enpresek eredu gisa izan dezaten.
  • SIEMENS GAMESAn eta ORONAn prozedura balioztatu da, egungo egoeraren azterketa barne hartzen duen balio-katearen diagnostiko baten bidez eta iraunkortasun-diagnostikoaren emaitzak hobetzeko Planifikatutako Ekintzei buruzko txosten baten bidez.
  • SIEMENS GAMESAn produktuaren bizi-zikloaren analisia (BZA) ezarri da aerosorgailuen ingurumenkudeaketarako prozedura gisa.
  • ORONAn Ekodiseinuaren kudeaketa sistema eta ORONA Suite softwarea egokitu dira, enpresa hornitzaileen bizi-zikloaren informazioa ingurumen profiletara modu eraginkorragoan eramateko.
ONDORIOAK
  • Diagnostikoa egitean ikusi da galdetegia nahikoa zabala dela edozein enpresaren jasangarritasuna ebaluatzeko. Dena den, orokorregia izan daiteke handiak edo oso handiak diren enpresentzat (jasangarritasun-parametroak jada finkatuta dituztenak kasu) diagnostiko mota honetan esperientzia gutxi edo eskarmenturik ez duten enpresa txikiekin alderatuta.
  • Korporazio mailan, enpresa handiek jasangarritasun globala bikain kudeatzen dute, baina ez dute beren produktu eta zerbitzuen bizi-zikloari lotutako hobekuntzan sakondu. Hori dela eta, Kudeaketa Planak eta Ekintza Programatuak beren produktuen bizi-zikloetako informazio-bilketa sustatzera bideratuta daude balio-katean zehar.
  • Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programako NEOSUB proiektua PGSk sortu zuen, eta haren bidez azpiestazio elektrikoak diseinatu eta garatu dira ekodiseinuaren irizpideekin. Horretarako, enpresa eragileekin, ingeniaritza-enpresekin eta ekipamendu- ondasunen fabrikatzaileekin elkarlanean aritu dira.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK