Elikagaigintza
ELIKAPEF
ELIKAGAIEN INGURUMENAZTARNA EAEN
ELIKAGAI-KATEAREN HONDAKINAK ETA ISURKETAK EB OSOAREN %10 DIRA, gutxi gorabehera. Europako Batzordeak argi utzi zuen 2011n kontsumitzaileek eskubidea dutela produktuen ingurumen inpaktua ezagutzeko eta informazio egokia jasotzeko, benetako aukera jasangarriak erraz identifikatzeko aukera izan dezaten. Baina ingurumen-portaera ebaluatzeko eta hari buruz jakinarazteko ekimenak ugaritzeak nahasmena sortzen du kontsumitzaileen artean, eta kostu gehigarriak ekartzen dizkie enpresei. Testuinguru horretan, Europako Batzordearen 2013ko apirilaren 9ko 2013/179/ EB Gomendioak produktuen, zerbitzuen eta enpresen ingurumen portaera neurtzeko eta hari buruz jakinarazteko metodo komunak definitu zituen, bizi-ziklo osoan ingurumenean duten eraginaren ebaluazio zehatza oinarri hartuta, Produktuaren Ingurumen Aztarna (PIA) izenpean. Beren produktuei dagokienez, metodologia hori ezartzen duten enpresek abantaila bat dute lehiakortasunaren ikuspegitik, baina ez da horren erraza izaten ezartzea, oztopo batzuk baitaude, hala nola: datuak biltzeko zailtasuna eta informazioa globalizatutako balio-kate batean kudeatzea.
EROSKI, banaketa-enpresa kooperatiboa, ELIKAPEFen buru da, eta honako hauekin lankidetzan aritu da: AZTI Zentro Teknologikoarekin, INGENET software industrialeko enpresarekin, BALENZATEGUI ur naturalaren botilaratzailearekin eta ERREKALDE TXAKOLINA ardoekoizlearekin.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN