Elikagaigintza
EUSKOPEF
ELIKAGAIEN INGURUMEN-AZTARNA KALKULATZEKO PROZEDURA BERRIA
EBko elikagaien eta edarien balio-katea honako alderdi hauen erantzulea da: berotegi-efektuko gasen emisioen % 17, baliabide materialen erabileraren % 28, lurreko biodibertsitatearen galeraren % 60, lurzoru degradatuen % 33 eta akuifero-baliabideen % 20ren gainustiapena. Elikadura-sistema da ingurumen- eta gizarte-inpaktu horien kausa eta biktima, eta, beraz, beharrezkoa da elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko ohiturak aldatzea. Europako Batzordeak produktu, zerbitzu eta enpresen ingurumen-portaera neurtzeko eta komunikatzeko metodo komun bat definitu zuen 2013an, bizi-ziklo osoko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio zehatuaren bidez: produktuaren ingurumen-aztarna (PEF-Product Environmental Footprint) deitzen da, eta merkatuan ez dago hura kalkulatzeko eta baliozkotzeko tresnarik.
AZTI, zeina EUSKOPEF proiektuaren buru baita, itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako zentro teknologikoa da; proiektu horretan, aurreko ELIKAPEF proiektuaren ondorio eta jarraipen gisa, EROSKI banaketa-katea, INGENET software-ingeniaritza eta BOGA artisau-garagardo marka aritu dira elkarlanean.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN