Elikagaigintza
HORECA ZERO
EKONOMIA ZIRKULARREKO IRTENBIDEAK JATETXEETAN INGURUMEN-INPAKTUA MURRIZTEKO
Elikagaien alferrik galtzearen murrizketak gero eta garrantzi handiagoa du klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta garapen jasangarria sustatuko duen ekoizpen eta kontsumo arduratsuagoa lortzen laguntzeko estrategia gisa, GJHen 12.3 helburuan islatzen den legez. Europak apustu argia egin du munduko arazo hori eskala guztietan konpontzeko. Euskadin, nekazaritzako elikagaien balio-katean sortutako elikagaien 310.000 tona baino gehiago alferrik galtzen dira urtean, hau da, 142 kg elikagai urtean pertsona bakoitzeko. HORECA sektoreko hondakinak % 13,9 dira, alegia, 29.640 tona urtean. Gaur egun ez dago ikerketa askorik jatetxeek ezar ditzaketen aukeren ingurumen-inpaktuari buruz, eta horrek zaildu egiten du erabakiak hartzea.
AKELARRE jatetxea —hiru Michelin izar irabazi ditu— HORECA ZERO proiektuaren buru da. Proiektu horretarako, BASQUE CULINARY CENTER INNOVATION (BCCInnovation) gastronomian espezializatutako zentro teknologikoaren eta BILIBIN KOOP ekonomia zirkularrean espezializatutako aholkularitzaren laguntza izan ditu. LABe, ESPAZIO OTEIZA eta HOTEL AKELARRE RELAIS & CHÂTEAUX jatetxeek kolaboratzaile gisa parte hartu dute.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN