Kontsumo-ondasunak

WEARCYCLE

EHUNETIK EHUNERA

EAEN KOTOI-HONDAKINA SORTZEN DA ETENGABE, URTEAN 36 TONA INGURU. Kopuru hori hari berria ekoizteko baliabide-iturria da, eta, horrela, ekoizpen egonkorra izan dezake. Kontsumo osteko zuntz birziklatuak erabiltzea, beraz, alternatiba bideragarria izan daiteke balio erantsi handiko modako jantziak sortzeko. Modu horretan, WEARCYCLEk bere azken helburu gisa frogatu nahi du lehian hobekuntza dakarrela ekonomia zirkularreko merkatua sortzeak, zeinak ehungintza-industriaren balio-kate osoa barne hartzen duen.

TERNUA GROUP enpresa nazioartekotua da, eta ehuna, kirolekipamendua eta moda diseinatzen, garatzen eta merkaturatzen ditu. Astore, Ternua, Lorpen, Loreak Mendian eta Ternua workwear markapean dihardu, eta jasangarritasunarekiko konpromiso sakona du.

TERNUA GROUPek (Ternua eta Loreak Mendian) WEARCYCLE zuzentzen du, eta GUREAK erakundearen parte-hartzea izan du, zeina aitzindaria den Europan gizarte eta lanerako inklusioari dagokionez.

TERNUA
HELBURUAK
  • Kontsumo osteko kotoi-hondakinen birziklapenaren bideragarritasun komertziala frogatzea, ehungintzasektorean ekoizpen-ziklo zirkular bat sortuz, zeina ekodiseinuan eta upcyclingean (sormenezko berrerabilpenean) oinarritzen den.
  • Balio-kate egonkor bat sortzea, zeinak ahalbidetzen duen ehungintzako eredu lineal batetik zirkularrera pasatzea.
  • Upcycling prozesuaren bidez ekodiseinatutako jantzi eta/edo osagarrien kapsula-bilduma bat diseinatu eta 2022ko udaberri-udan merkaturatzea.
  • Kontsumo osteko bi tona kotoi birziklatzea gaur egun zabortegian amaitzen duten Ikuztegia garbitegietako (GUREAK taldea) izaretatik.
  • Erabilitako zuntzaren materialen % 40 kontsumo osteko kotoitik etor dadin lortzea eta horrek prezioa % 5 baino gehiago ez igotzea, egungo fabrikazioprozesuen aldean.
  • Urteko 228 tona BEG murriztea hiru urteko epean.
EMAITZAK
  • Kontsumo osteko bi tona kotoi birziklatu dira, zeinak ez duten zabortegian amaitu.
  • 17 jantzi ekodiseinatu dira: Loreak Mendian markako 11 modelo eta Ternua markako 6 modelo.
  • Zuntz jasangarri bat garatu da, materialen % 50 kotoi birziklatutik baitator: % 15 izaretatik datorren kontsumo osteko kotoia da, eta % 35 industria osteko kotoi birziklatua, batez ere oihal-puskak. Gainerako % 50 kotoi organikoa da.
  • Merkatuan jada Ternuari lotuta zegoen filosofi a jasangarriaren irudia taldeko beste marka batzuetara zabaldu da. Era berean, bildumak onarpen handia izan du banaketa-enpresen artean, eta egungo kontsumitzaileen behar bati erantzun dio.
ONDORIOAK
  • Posible da kontsumo osteko kotoitik balio erantsi handiko jantzi jasangarriak sortzea.
  • Merkatuaren erantzun positiboak adierazten du kontsumitzaileek moda jasangarriarekiko duten interesa gero eta handiagoa dela. Izan ere, eraginkortzat jotzen hasi da munduko industria kutsatzaileenetako baten inpaktua gutxitzeko.
  • Teknikoki, erabilitako hondakinen zuntzak oso hondatuta daude, beraz, horiek birziklatzea ez da eraginkorra. Hala ere, industria erabilerarako beste alternatiba batzuk balora daitezke material honentzat, zabortegian amaitu ez dezan. Azken helburua komunitatearekin lan egitea da ingurune hurbileko arazoak modu jasangarrian konpontzeko, horrela adibide ona eman eta gainerakoak inspiratzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK