Automobilgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

RECOMPFI

EGITURAZKO PIEZEN FABRIKAZIOA, PREPREG HONDAKINETATIK ABIATUTA

Aeronautikaren eta kirol-elementuen industriek balio erantsi handiko material konposatuak erabiltzen dituzte, batez ere karbono-zuntzean oinarritutakoak. Sektore horiei lotutako piezak eta osagaiak ekoizteko prozesuek prepreg (edo aurrebustitako) material-hondakinak sortzen dituzte, eta horiek ezin dira beste pieza batzuk egiteko aprobetxatu, geometria ez errepikakorra, irregularra eta, oro har, txikia dutelako. Bestalde, prepreg material-hondar horiek, zeinak hasieran material malgua eta likidoz bustitako oihal baten antzekoa baitira, ez dira behar bezala kontserbatzen; gel-puntura iristen dira eta malgutasuna galtzen dute modu itzulezinean, erretxina termoegonkorra gogortu delako.

BRONYMEC da RECOMPFIren buru; haren jarduera zuntz luzeko material konposatuz fabrikatutako osagaien eraikuntzan oinarritzen da. Proiekturako, TEKNIKER zentro teknologikoaren laguntza izan du.

BRONYMEC
HELBURUAK
  • Zuntz luzeko material konposatuak eta erretxina termoegonkorrak erabiltzen dituzten industrietan sortutako balio erantsi handiko material konposatuaren hondakinak berriz aprobetxatzea, lurreko garraioaren sektorerako (automobilgintza, trenbidea) egiturazko osagaiak fabrikatzeko lehengai gisa, konposatuen forjaketa-prozesuen bidez.
  • Konposatuen forjaketa-prozesuak erabiltzea, hondar-materiala aprobetxatuz.
  • Prepreg txatalak gogortzean nekez trata daitekeen hondakin bihur daitezen saihestea.
  • BRONYMEC osagai arinak diseinatu eta fabrikatzeko gaitzea, eta aurrea hartzea automobilgintza eta antzeko sektoreetan pieza metalikoak ordezkatzeko konposatuen etorkizuneko sarrera masiboari.
  • Egitura-irtenbide arinagoak garatzea, garraioko energia-gastua murriztea eta RECOMPFIn garatutako teknologiarekin fabrikatutako ibilgailuen (autoak, autobusak eta trenak) emisio kutsatzaileak mugatzea.
EMAITZAK
  • Hiru dimentsioko hainbat geometriaren fabrikazio egokia, epoxizko eta karbono-zuntz motzezko (gehienez 7 mm) eta % 100 birziklatutako materialean, egiturarako oso interesgarriak diren erresistentzia- eta arintasun-propietateekin.
  • Birziklatutako piezak material konposatuz fabrikatzeko aukera ematen duten tresna-moldeak diseinatu, eraiki eta testatzea.
  • Konposatuen forjaketa-prozesua abian jartzea.
  • Biltzeko eta biltegiratzeko prozesuak ezartzea.
  • Material birziklatuekin fabrikatutako piezen propietateak ezaugarritzea eta emaitzak baliozkotzea.
ONDORIOAK
  • Piezak fabrikatzea lortu da hondakin gisa tratatu behar ziren prepreg materialeko hondarrak erabiliz, eta, beraz, hondakinak murrizten lagundu da.
  • RECOMPFIren industrializazioa dela eta, plastiko babeslea duten eta ez duten txatalak jatorrian bereizteko protokolo bat ezarri behar da, bai eta txatalak automatikoki eta modu graduatuan ebakitzeko sistema bat garatu ere, erabilera-kasu bakoitzeko geometrietara egokitzeko.
  • Garrantzitsua da prozesuan inplikatzea balio erantsi handiagoko produktuak ekoizteko prepregetatik (orokorrean, karbono-zuntzean eta epoxian oinarritutako materialetatik) sortutako material konposatuetan oinarritutako irtenbideak behar dituzten industriak, hala nola kirol-industria (surf-taulak, monopatina, eskiak, kaskoak, etab.) eta aplikazio espezifikoetarako industria (adibidez, masa txikiagoa duten eskuko tresnak).

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK