Automobilgintza
RESDE
DIREKZIO-SISTEMA ELEKTRONIKOEN BIRFABRIKAZIOA
Ibilgailuentzako direkzio-sistema elektronikoak 2000. urtetik daude merkatuan, gutxi gorabehera. Hasieran oinarrizko teknologia zuten, eta erraza zen elementu horiek berriz fabrikatzea. Denborak aurrera egin ahala, bilakaera handia izan dute, komunikazio-protokolo aurreratu berriak txertatu baitira, eta, ondorioz, teknologia hori eskuratzeko zailtasun handiak daude orain. Sistema horien jatorrizko fabrikatzaileek elementu horiek bortxaezinak izatea nahi dute eta horretaz arduratzen dira; hala, izugarri zailtzen dute haien irisgarritasuna balizko konponketa edo birfabrikazio bati begira, aftermarketeko alternatiba bakar gisa sendotzeko asmoarekin. Gaur egun, merkatuak, hainbat hornitzaileren bidez, kudeaketa-makinak eskaintzen ditu, elementu batek huts egiten duela eta beste elementu batekin ordezkatu behar dela detektatzen laguntzeko.
WAT direkzio-sistemen birfabrikazioan espezializatuta dago, eta RESDE proiektuaren buru izan da. Proiektua gauzatzeko, ELECTROCHIPS enpresaren laguntza izan du, zeina automobilen osagai elektronikoen konponketan eta funtzionamenduan aditua baita.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN