Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

CO2PACK

CO2 FLUIDO HOZGARRI GISA ERABILTZEN DUTEN HOZTE INDUSTRIAKO EKIPAMENDUAK

HOZKAILU-EKIPOETAN HOZGARRI GISA ERABILTZEN DIREN GASEK BEROTZE ATMOSFERIKOAREN AHALMEN (GWP) handia dute. Horrek esan nahi du gas horiek atmosferara isurtzen badira berotegi efektuari nabarmen eragiten diotela. Berotze globalaren faktore nagusietako bat da. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak fluordun gasei buruzko 517/2014 Erregelamendua onartu zuen 2014an (F-Gas araudia izenez ezagutua). Horrek esan nahi du pixkanaka debekatzen ari direla GWP handiko gas hozgarriak, batez ere hozgarri-karga handiak erabiltzen dituzten eta ihes-ratio esanguratsuak dituzten sektoreetan, hala nola hozte industrialaren sektorean.

KIDE hozkailuen fabrikaziora, merkaturatzera eta instalaziora dedikatzen den enpresa bat da, izan merkataritzakoak edo industriakoak. CO2PACKen honako hauek hartu dute parte: TECNALIAk, prototipo funtzionalaren diseinuan, karakterizazioan eta balioztatzean; IK Ingenieriak, Bizitza Zikloaren Analisia (BZA) egiten; eta ISEAk, kudeaketan eta koordinazioan.

KIDE
HELBURUAK
  • Tenperatura baxuko hozte-ekipo industrial bat garatzea (-20˚C), CO2 PCA1ren fluido hozgarri gisa erabiliz egungo hozgarriaren ordez (PCA 4.000).
  • Ziklo termodinamikoa birdiseinatzea.
  • Presio handietan lan egitea.
  • Hozte-ahalmena eta energia-eraginkortasuna mantentzea.
EMAITZAK
  • CO2-an oinarritutako hozkailu baten prototipoa egin da, eta proba-bankuan balioztatu da.
  • Klima-aldaketaren ingurumen-inpaktua % 8,08 murriztu da egungo makinarekin alderatuta.
  • Urtean 4.300 tona CO2-ren baliokide gutxiago isurtzen da.
  • Kostua gainditu da, baina espero zitekeenaren barruan.
  • Prototipoa industrializatzeko eta optimizatzeko gidak garatu dira.
  • Bizitza Zikloaren Analisia lortu eta baliatu da ingurumen-inpaktua hobetzeko gida gisa.
ONDORIOAK
  • Garatutako hozte-teknologiak Europako F-Gas arauaren eskakizunak erraz betetzen ditu, eta hozkailu berriak garatzeko bidea irekitzen du, klimaaldaketaren eragina murriztuz eta eraginkortasun energetikoa mantenduz.
  • Lehen modeloak 2022 hasieran hasiko dira merkaturatzen.
  • Ezinbestekoa izan da TECNALlAren ikerketaespaziotik proiekturaen materializazio industrialera ezagutza transferitzea proiektuak arrakasta izateko.
  • Finantzaketa publikoari esker lankidetzaren intentsitatea areagotu da, eta hala, emaitzak hobetu dira eta merkaturatzeko denbora murriztu da.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK