Makineria
CLADCUT
BIRZIKLATZEKO HORTZ BIRRINTZAILEAK BERRESKURATZEA
Pneumatikoen hortz birrintzaileek etengabeko nekea jasaten dute eguneroko prozesuetan, eta horrek neurri handi batean murriztu egiten du haien eraginkortasuna eta balio-bizitza. Horrek dakartzan muga tekniko eta ekonomikoez gain, desorekak agertzeak errotorearen hausturak eragin ditzake. Gaur egungo prozesuetan, hortzak ez dira berreskuratzen. Higatuta daudenean, zuzenean bota eta hortz berriak eskuratzen dira. Lan egiteko modu hori dela-eta, baliabideak efizientziarik gabe erabiltzen dira, ekoizpenaren eta ingurumenaren ikuspegitik.
Laser cladding teknikari esker, higadurari eta gogortasun handiari aurre egiten dioten materialen ekarpenak egin daitezke geometria konplexuetan, prozesuaren kontrol handiarekin. Teknika ez dago industrian ezarrita, baina haren abantailek hobekuntza nabarmena ekarriko lukete kaltetutako edo prebentziozko mantentze-lanak behar dituzten piezak birkargatzeko prozesuan.
DELASER enpresa izan da CLADCUT proiektuaren buru, eta ZORROTZ enpresarekin aritu da elkarlanean azken frogatzaileak baldintza errealetan baliozkotzeko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN