Elikagaigintza

FIREPOST

BILGARRI MALGURAKO FILMAK, % 70EKO PLASTIKOZKO HONDAKINEKIN FABRIKATUAK

PLASTIGAUREK BILGARRI MALGUEN SEKTOREKO EKODISEINUAREN HURRENGO MAILARA IGARO NAHI DU, eta bertan, erabilitako hondakin plastikoen % 70 duten film sorta berritzaile bat garatuko du, lodiera murriztukoak eta funtzionaltasuna mantentzen dutenak. PLASTIGAURen helburu estrategikoa sektorean jasangarritasunaren erreferente izatea da.

PLASTIGAUR
HELBURUAK
  • Plastikozko bilgarri malguen ingurumen-aztarna murriztea egungo produktuen produktibitatea mantenduz, ingurumen-inpaktuaren murrizketa eta hazkunde ekonomikoa batera joan daitezen.
  • Plastikozko film berriak garatzea gaur egun PLASTIGAURen ekoizten diren produktuen gaman, eta horretarako lodierak murriztea eta gehienez erabilitako hondakin plastikoen % 70 duten formulazioak garatzea.
EMAITZAK
  • Lehengai plastiko birjinen kontsumoa murriztu da, produktu bakoitzean dagokion plastiko birziklatuaren ehunekoa sartzeari dagokionez.
  • Entitatearen eta PLASTIGAURen sortutako produktuen ingurumen-aztarna korporatiboa murriztu da.
  • Merkatuak sortutako hondakin plastikoak erabili dira.
  • Film malguaren lodiera txikiagoak lortu direnez, lehengai gutxiago kontsumitu da, produktuaren ingurumen- aztarna txikitu da eta bizi-zikloaren amaieran sortzen den hondakin-kopurua murriztu da. 
  • Garraioaren eraginkortasuna handiagoa da, eta ondorioz, produktuak sortzen duen ingurumeninpaktua txikiagoa da.
ONDORIOAK
  • FIREPOST enpresaren esparrura igaro da eta plastikoaren balio-kate osoa hartu du, PLASTIGAURen jardunak ekonomia zirkularrean duen eragina handituz eta eredu ekonomiko zirkularraren multi-R estrategiari jarraituz.
  • Horrela, FIREPOST biRprentsatu delako ekintzak gidatzen du, eta ekodiseinuaren bitartez produktu fabrikatuak biRdiseinatzen ditu. Ekintza horrekin batera, muRrizteko ekintza betetzen da, lodiera zein lehengai birjinen kontsumoa murrizten baitira. Azkenik, biRziklatu ekintza erabiltzen da, eta horri esker behar bezala kudeatzen ez den plastikohondakin dezente berreskuratuko da. Ekintza horien guztien sinergia ezinbestekoa da PLASTIGAUR merkatuaren eskarira egokitu dadin, enpresaren iraunkortasunari eta errentagarritasunari eutsiz.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN