AUTOBUS JASANGARRIENTZAKO FABRIKAZIO TEKNOLOGIA BERRIAK
AUTOBUSAK FABRIKATZEAK PRODUKTUAREN ETENGABEKO GARAPENA DAKAR. Sektoreko liderra den IRIZAR enpresaren helburu nagusia bere lehiakideetatik desberdintzea da, eta horretarako teknologia etengabe hobetzen du, produktu berriak eta hobetuak garatzen ditu eta bezeroekin duen harremana estutu ez ezik, eskainitako zerbitzua hobetzen du. IRIZARek ECOBUS proposatu du, bere sektorean ekodiseinuaren abangoardian marka lider gisa kokatzeko; ingurumenaren aldetik jasangarriak diren autobusekin eta hori ziurtatuko duen Produktuaren Ingurumen Adierazpenarekin.
Material arinagoak egitea erabilera-fasean kontsumoa eta Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak murrizteko.
Teknologiak eta materialak ingurumena gehiago errespetatzen duten beste batzuengatik ordezkatzea: sabairako eta solairurako konpositeak eta sandwich panelak erabiltzea, eraikuntza-soluzioa gisa; pintura antikorrosiboa kromatoekin ordeztea; mastika itsaskor eta zigilatze mota berriak erabiltzea kanpoalde eta barrualdeetarako; teknologia berriak alboetako, atzealdeko eta aurreko aldeetako paneletarako; ekipajea eramateko hodi berriak aztertu eta diseinatzea; defentsetarako material alternatiboak bilatzea.
Ingurumen-adierazpen bat egitea III motako ekoetiketa (EPD) bidez.
EMAITZAK
Maila altuko ezaugarriengatik bereizten den autobus baten prototipoa diseinatu eta ekoitzi da .
Autobusaren BEGak % 10 murriztu dira, unitateko 139 tona CO2-ren baliokide arte.
Sabaiaren eta zoruaren pisua % 40 gutxitu da.
Alboko, atzeko eta aurrealdeko panel berriak lortu dira: arinagoak eta gainazal kalitate hobearekin.
Jasangarriagoak eta dentsitate baxuagoko mastika itsaskorrak erabiltzea.
Defentsen pisua % 30 gutxitu da.
Ekipajea eramateko hodien pisua % 30 murriztu da hegazkin-estalkirik gabe, eta % 50 hegazkinestalkiekin.
Enpresaren autobusen fabrikazio kostua % 8 murriztu da ekoizpen-prozesuen hobekuntzari esker.
Ingurumen-adierazpen bat egin da III motako ekoetiketa (EPD) bidez.
ONDORIOAK
ECOBUSek merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko du produktuaren ingurumen-inpaktuaren gardentasunari esker, zeina sektorean oraindik derrigorrezkoa ez den EDP baten bidez lortuko duen, enpresaren salmentak % 12ko gorakada izatea espero baita autobusen eremuan.
ECOBUSek R66.02 iraulketa araudia eta energia xurgapen-baldintzei buruzko R80 araudia bete behar ditu karga-liburuan zehaztutako karga-hipotesiez gain, oraingoaren zurruntasuna eta erresistentzia mantentzeko. Era berean, EPDari begira, beharrezkoa da autobusaren pisuaren % 99ren inbentarioa egiteko lan egitea, baina hori ez da beti posible izaten, batzuetan lortutako datuen trazabilitatea eskasa izaten delako eta ez dagoelako bizi-zikloaren ikuspegia duen hornitzailerik. Ildo horretatik, IRIZARek fabrikazio-material berriei eta fabrikazio-prozesu ekoiraunkorrei buruz ikertzen jarraitzen du.