Kontsumo-ondasunak

ALTZARI

ALTZARIAREN BALIO KATEAREN INGURUMEN-KUDEAKETA ETA EBALUAZIOA

INGURUMEN- ETA GIZARTE-ARAZOEI EMANDAKO INDUSTRIAERANTZUNAREN ONDORIOZ, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko (GEK) jarduerak ezarri ziren, enpresen gardentasunerako eta konpromisorako borondatezko jarduera gisa. Gizarte zorrotz baten eskaera eta lehiakortasun globala gero eta handiagoak direnez, jarrera proaktiboagoa eta konprometituagoa erakutsi behar izan da; izan ere, iraunkortasun-parametroak aintzat ez hartzea merkatua baztertzeko modukoa da gaur egun. Hori dela eta, gero eta tresna automatizatu gehiago daude, adierazle korporatibo globaletatik harago doazenak, ingurumen- eta gizarte-parametroak kontuan hartzen dituztenak eta enpresaren parte ez diren agenteekin elkarreragiten dutenak. Horren adibide dira ECOVADIS, ACHILLES edo BLUESIGN.

HABICek, EAEko Habitat, Egur, Bulego eta Contract Sektoreko Kluster Elkarteak, sektoreko enpresa nagusiak biltzen ditu eta ALTZARIren buru da, eta honako hau antzeman zuen 2016an: enpresek beren enpresei, bezeroei eta interes-taldeei gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa zutela erakusteko beharra dutela. ALTZARIn honako hauek hartu dute parte: PLASTICOS ALAI, BURDINOLA, EUN SISTEMAS, MADERAS URKIA, ICAZA, ELKOR eta IRURENA sektoreko enpresek eta IK INGENIERIA eta ZICLA aholkularitzek.

HABIC
HELBURUAK
  • EAEko altzari eta ekipamenduen sektoreko baliokatean ingurumen-errendimendua eta ekoberrikuntza sustatzea, eta horretarako jasangarritasunaren ebaluazio-eredu bat praktikan aplikatzea industriaehun horretako enpresa-talde bati.
  • Erosketa berdea sustatu eta bideratzea, eragile eta stakeholderrekiko gardentasuna eta enpresen ingurumen- eta gizarte-erantzukizuneko praktikak hobetuz.
  • Bizi-zikloaren ikuspegia integratzea eta enpresen ingurumen-praktikak hobetzea balio-kate osoan zehar.
EMAITZAK
  • Sektorearen balio-katearen karakterizazioa egin da EAEn.
  • Balio-katearen ebaluazio-metodo bat garatu da, garatutako ekoberrikuntza bultzatzeko metodoa aplikatzeko erakustaldiekin.
  • Sektorearen balio-katearen ingurumen- eta gizarteebaluazio metodo bat sortu eta martxan jarri da ALTZARI plataformaren bitartez, enpresen eta bere produktuen ingurumen- eta gizarte-egoerari buruzko informazio argia eta gardena eskaintzen dituena. Plataforma erabilgarria da beren hornikuntza- katearen ingurumen- eta gizartejarduna monitorizatu nahi duten enpresen Kontratazio, CSR, EH&S eta Jasangarritasun sailentzat, eta baita ingurumen- eta gizarte-ebaluazioko eskaerari erantzun behar dioten enpresa hornitzaileentzat ere.
ONDORIOAK
  • ALTZARI altzarien sektorerako bidea hartu duen mota honetako lehen plataforma da, eta, hala, Euskadiko klusterren barruan balio-katea gisatu duen lehenengoa: ALTZARIn garatutako metodologia altza rien sektoreko trakzio-katearen zehaztapenetan oinarritzen da, baina posible da kontzeptua beste sektore batzuetan ezartzea.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK