Eraikuntza eta obrak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

2CV HASAI

AGREGAKIN SIDERURGIKOEKIN EGINDAKO HORMIGOIZKO AURREFABRIKATUAK

Euskadiko altzairutegiek 25.000 eta 86.000 tona zepa sortzen dituzte urtean altzairu herdoilgaitzaren fabrikaziotik eta altzairu berezien sorkuntzatik, hurrenez hurren. Altzairu herdoilgaitzaren fabrikazioko zepa beltzen birziklapena altzairu bereziaren kasuan baino problematikoagoa da teknikoki; izan ere, hedakortasun handia du, magnesia aske gehiago duelako. Horrek zaildu egiten du aplikazio aglutinatuetako erabilera, zeina a priori ingurumen-irizpideei jarraikiz erabilera onena izango bailitzateke. Altzairu berezien zepek (horien birziklatze-potentziala partzialki aztertu zen aurreko proiektuetan) froga gehigarriak behar dituzte epe luzerako prestazioen bideragarritasuna ziurtatzeko.

HORMOR konpainia izan da 2CV HASAI proiektuaren buru, zeina hormigoizko aurrefabrikatuetan aditua baita. SIDENOR altzairu-fabrikatzailearen, OLARRA altzairu herdoilgaitzen fabrikatzailearen, eta TECNALIA zentro teknologikoaren laguntza izan du.

HORMOR
HELBURUAK
  • Aplikazio aglutinatuetan altzairu bereziak eta altzairu herdoilgaitzak fabrikatzetik eratorritako zepa beltzak txertatzea zementuarekin, ingurumenaren aldetik modu egokian eta arrisku teknikorik gabe.
  • Tenperatura altuko eta hezetasun erlatiboko baldintzetan lortutako altzairuen iraunkortasuna aztertzea.
  • Merkataritza-bideragarritasun handieneko agertokiak dituzten aurrefabrikatuak ekoiztea, gutxienez 2 prefabrikatu-motaren industria-produkziorako oinarriak frogatuz eta finkatuz.
EMAITZAK
  • OLARRAtik datorren zepa zuriak, oro har, propietate kimiko eta fisiko-mekaniko egokiak ditu zementu-oinarriko morteroetan erabiltzeko: kloruroen eta sulfatoen edukiak zehaztutako muga-balioak betetzen ditu, zementu-pastetan sartzeak nekez aldatzen ditu gogortze-denborak, eta zementu-pastetako portaera mekanikoa, adin berantiarretan, patroiaren antzekoa da.
  • SIDENORetik datorren zepa zuriak, oro har, zementu-oinarriko morteroetan erabiltzeko egokiak ez diren propietate kimiko eta fisiko-mekanikoak ditu: zementu-pastetan sartzeak zementuaren gogortzearen hasiera eta amaiera apur bat atzeratzen ditu, ez ditu kloruroen edukiarentzat zehaztutako muga-balioak betetzen, eta kare aske eta magnesio askearen edukia dela-eta, urarekin kontaktuan jartzen bada, hedakortasun txikiak izan ditzake.
  • Bi zepa-motek puzolana-jarduera txikia dute, baina, osagai batzuen portzentaje handia dela-eta, 90 egunera inhibitzen dira puzolana-propietateak.
  • Zepa zuria eta moldaketa-harea aldi berean erantsita egindako igeltserotzako morteroek erresistentzia mekaniko egokiak lortzen dituzte mota horretako produktuetarako.
  • Ingurumenaren % 50 eta % 84 arteko hobekuntza, ebaluatutako ingurumen-inpaktu guztiei dagokienez. Emisioak murriztu dira, kareharrizko harea lortzeko harrobia ustiatu beharrean, hondakinak tratatzeko energia-baliabideak intentsitate txikiagoz erabili direlako.
  • Zepa zuria eta moldaketa-harea aldi berean erantsita egindako igeltserotzako mortero berrien ekoizpen-kostuetan % 36 inguru aurreztea.
ONDORIOAK
  • 2CV HASAI proiektuak frogatu duenez, moldaketa kimikoko hareak eta OLARRAren zepa zuria aplikatzea teknikoki bideragarria da igeltserotzako morteroak fabrikatzeko, eta ingurumen-inpaktua minimizatzen du jatorri naturaleko lehengaien kontsumoari dagokionez.
  • Zepa zuriak erabili aurretik balorizatu egin behar dira. Horretarako, desferretizatu, iman batekin metalezko trazak kendu eta 2 mm-tik behera bahetu beharko dira.
  • Moldaketa-harea eta zepa zuria erantsita duten zementu-oinarriko produktuen iraunkortasunari buruzko azterketa egin behar da, epe luzerako portaera bermatzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK