Metalgintza
SEPMANREC
SINTERIZATUTAKO NdFeB IMANEN BEREIZKETA AUTOMATIZATUA LOTUTAKO IMAN BEZALA BIRZIKLATZEKO
IMANAK BIRZIKLATZEAREN INGURUKO AURREKO PROIEKTUETAN, balio-kateko enpresekin izandako harreman estuari esker, ondorioztatu zen jarduera hau garatzeko eta jarraitzeko funtsezko alderdietako bat dela sistema automatizatu bat izatea imanak gainerako burdintxatarratik bereizteko (karkasa, altzairu elektrikoa, etab.). Gaur egun ez da bereizketa hori egiten: material magnetikoak gainerako burdin-txatarrekin batera tratatzen dira eta altzairu-fabriketara bidaltzen dira, non txatarra eta gainerako lehengaiak galdatzen diren nahi den konposizio kimikoa lortzeko. Altzairu-fabrikako prozesu horretan bertan, non jasotako materiala galdatzen den, lur arraroak oxidatu egiten dira oxigenoarekin duten afinitateagatik, eta baztertutako zepa osatzen dute. SEPMANREC aurreko proiektu baten segida da (FABRIMANREC), eta arlo honetan industria-sektoreak dituen beharrak eta kezkak ditu ardatz.
STADLER metalezko piezak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz arduratzen da metal-hautsak prentsatzeko teknologia erabiliz, eta CEIT teknologia zentroaren eta Grupo Otuare REYDESA eta INATEC erakundeen laguntza izan du SEPMANREC egiteko.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN