Kimikoak
ECOSIL
SILIKONA BULKANIZATUA BERRERABILTZEA
SILIKONA MATERIAL TERMOEGONKORRA DA ETA, BEHIN BULKANIZATUTA, ezin du bere aurreko egoerara itzuli, dituen lotura kimikoen indarragatik. Bestalde, silikona ekoizteko erabiltzen den lehengaia silizio-metala da, eta Europako Batzordeak Europar Batasunerako lehengai kritikoen zerrendan sartu du, eskasia izateko arriskua dela eta. Horrela, Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030arekin bat dator ECOSILek egindako proposamena silikonazko hondakinak bigarren mailako lehengai gisa berrerabiltzeko.
SILAM Iberiar penintsulan silikonazko materialetan aitzindari den enpresa da, baita Europan erreferentzia ere. Nahasteak eta estrusio artikuluak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen ditu hainbat sektoretarako: automobilgintza, elikadura, argiztapena... Ekonomia zirkularraren kontzeptuak aplikatzea eskatzen dute sektore horiek.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN