Eraikuntza eta obrak

HP GREEN

PREZIPITAZIO-URAK DRAINATZEKO KANALA PET BIRZIKLATUAREKIN

PETA (POLYETHYLENE TEREPHTALATE) MUNDUAN GEHIEN BIRZIKLATZEN DEN PLASTIKOA DA. Birziklatzeko azpiegitura ondo ezarrita dago, bilketa eta bereizketatik hasi eta prozedura gehigarrietaraino eta azken erabileraraino. Hainbat aldiz birzikla daiteke, baina elikadura erabilerarako lehen birziklatze-maila baino ez da onartzen. Maila hori gainditzean, askotariko azken produktuetarako erabiltzen da, hala nola zuntza, ehun-zuntz betegarria, uhalak, eta elikadura-erabilerarako ez diren botilak eta ontziak. Esaterako, detergenteak eta produktu fitosanitarioak. Eraikuntzaren sektorean PET birziklatuak hainbat aplikazio ditu, baina mugatu egin da manufaktura-industria bat garatzea ahalbidetzen duen serieko ekoizpena. ULMAn adituak dira eraikuntzako drainatze-sistemetan, eta egoera hori aldatu nahi dute.

ULMA
HELBURUAK
  • PET birziklatutik (glikolisi bidez) fabrikatutako erretxinak sartzea polimero-hormigoiaren fabrikazioan, kanalizazioan eta drainatzean erabiltzeko.
  • Produktu industrial bat lortzea, zeina seriean egin den eta mundu osora esporta daitekeen.
  • Balio txikiko PET-korronteen isurketa murriztea.
  • Etorkizuneko eraikuntza-joera markatzen ari diren jasangarritasun-irizpideetara egokitzea.
EMAITZAK
  • Laborategian eta industrian birziklatutako PET erretxina garatu da, polimero-hormigoiaren gainerako osagaiekin integratuz.
  • Produktu berria garatu da: ingurumen-inpaktu minimoa duten prezipitazio-urak drainatzeko kanalak.
  • Erresistentzia mekaniko bikaina duen hormigoia lortu da (konpresioarekiko ohiko hormigoiak baino lau aldiz erresistentzia handiagoa duena), eta aukera eman da elementu arinak eta neurri txikikoak ekoizteko.
  • Urteko 400 tona PET-korronte hondakin erabili dira eta zabortegira joatea ekidin da, 345 tona CO2 aurreztuz.
  • Enpresaren fakturazioari % 2ko ekarpena egin zaio.
ONDORIOAK
  • HP GREENen arrakastan bereziki esanguratsua izan da produktuaren eta prozesuaren industriaegokitzapena xehetasunez aztertzea. Izan ere, eskalabilitatea gogoan izan behar da beti laborategiko garapen batetik abiatzean.
  • PET erretxinetan oinarritutako polimero-hormigoi berriaren arrakasta aurrerapauso handia da enpresarentzat, eta etorkizunean bide berriak aztertzea ahalbidetuko du bere produktuetan material birziklatuak sartzeko.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN