Makineria

REPUMP

PRENTSA HIDRAULIKOEN BIRMANUFAKTURA ENERGETIKOKI ERAGINKORRA

FAGOR ARRASATE KONFORMAZIO-INSTALAZIOAK EKOIZTEN DITUEN ENPRESAK, GLUAL ekipamendu hidraulikoaren hornitzailearekin eta IKERLAN kontrol aurreratuetan espezializatutako Zentro Teknologikoarekin batera, REPUMPen proposatu du; prentsa hidraulikoen eraginkortasun energetikoa hobetuko duen, karga galeran oinarritu gabeko eragintza hidrauliko modularraren garapena, honetarako beharrezkoa den kontrol aurreratuarekin batera. Teknologia berri horrekin, prentsen bizi-zikloaren eta biziamaieraren faseak hobetuko lirateke, eta prentsa berrien diseinuan eta ekoizpenean izango luke eragina.

FAGOR ARRASATE
HELBURUAK
  • Prestazio dinamikoak galdu gabe, birmanufakturaprozesuetan erabiltzeko aukera ahalbidetuz, eraginkortasun energetikoa hobetzen duten prentsa hidraulikoetarako eragintza modularren garapena.
  • Prentsa hidraulikoen parkearen balio-bizitza luza tzea; efizientzia energetikoa hobetuz gero lehiakortasuna handituko bailitzateke, teknologia hau ez duten prentsekin alderatuta.
  • Prentsen balio-bizitza luzatzearen eta ondoriozko materialen kontsumoa murriztea.
  • Produktu eta zerbitzu-sistemetan oinarritutako negozio-eredu berriak eskaintzea, orokorrean prentsa hidraulikoen mantentze prediktiboan eta zehazki modulu hidrauliko berrien mantentze- lanetan oinarrituta.
EMAITZAK
  • Prentsa bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako Modernizazio-Pakete bat garatzea, hiru alderdi nagusirekin:
  • Zilindro hidrauliko eta sistema hidrauliko berriekin osatutako Pakete Hidraulikoa.
  • Kontrol-Paketea, kontrol-logika eta kontrolestrategia berritzaile batez osatua: moto-punpak beti ahalik eta presio handiena egiten duenez, balbulak emaria proportzionalki murriztu beharrean, moto-punpak berak une oro hornitzen du zirkuitu hidraulikoa behar adina emariz.
  • Monitorizazio-Paketea: FA-Link datuak eskuratzeko plataforma da, eta, bertan, aurrez definitutako sentsoreen eta parametroen datuak biltzeaz gain, horien azterketa eta analisia egiten da. Analisiak aukera ematen du uneoro prentsaren egoera ezagutzeko eta baldintza egokietan funtzionatzen ari den jakiteko.
  • Ezarpenari esker eta FAGOR ARRASATEk REPUMPek aplika ditzakeen prentsen kopurua kontuan hartuta, 6.200 tona CO2 aurreztu daitezke ingurumen-inpaktuan, lortutako energia-eraginkortasuna, ekipo berrien fabrikazioa saihesten duen balio-bizitzaren luzapena.
ONDORIOAK
  • Zerbitzu-sistemetan oinarritutako ereduak lehiakorragoak eta jasangarriagoak dira produktu berriak fabrikatzea baino, diru-sarrera errepikakorrak lortzea eta bezeroa fidelizatzea ahalbidetzen baitute bizitza baliagarria amaitu arte.
  • Birmanufakturatzeko aukera berriak garatzea funtsezkoa da negozio-eredu horietara iristeko, produktu zaharkituak berregokitzen dituztelako, haien prestazioak hobetuz.
  • Gainera, birmanufakturak eta kontrol estrategia berritzaileek, nabarmen hobetu dezake konformazioprozesuen eraginkortasun energetikoa (% 40 inguru, aurretik egindako azterketen arabera), hau abantaila estrategikoa izanik lehiakortasun handiko merkatu globaletan.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK