Ekipo elektrikoak eta elektronikoak

Ihobe Eusko Jaurlaritza

KMALEBOX

POTENTZIA-ESTAZIOETARAKO INGURATZAILEAK EKODISEINATZEA

Azken urteotan, energia elektrikoa bihurtzeko aire zabaleko ekipamenduak instalatzeko eskaera handia izan da, batez ere energia berriztagarrien sektorean. Energia biltegiratzeko sistemek (ESS) etengabe gorantz doan sektore bat osatzen dute, batez ere energia berriztagarrien hazkundeak bultzatuta (estatu osoan sortutako guztizko energiaren % 40 gaindi dezakete).  Izan ere, energia horiek ezin dutenez etengabeko hornidura eman, energia elektrikoa bihurtzeko aire zabaleko ekipamenduak behar dituzte.

ZIGOR R&D enpresak energia sortzeko sistemak eta irtenbideak eskaintzen ditu, eta espezialista da sareko konexioko eguzki-inbertsore fotovoltaikoetan; potentzia osoan funtzionatzeko gai dira muturreko tenperatura eta altitudeetan. KMALEBOX proiektua burutzeko, ZIGOR R&D enpresak TECNALIA zentro teknologikoaren laguntza izan du.

ZIGOR
MOTIBAZIO-FAKTOREA
HELBURUAK
  • Potentzia-sistemetarako aire zabaleko kutxaren kontzeptu berritzaile bat ekodiseinatzea eta garatzea, txasisa eta inguratzailea barne, potentzia-bihurgailuen eredu berriekin integratzeko.
  • Beharrezko baldintza kuantitatiboak betetzea: pisua, zurruntasuna, bibrazioak, efizientzia, jasangarritasuna eta kostua.
  • Baldintza kualitatiboak betetzea, hala nola estetika edo ingurumenarekiko integrazioa.
  • Baldintza funtzionalak eta araudiari dagozkionak betetzea, hala nola fabrikazioa, muntaia, manipulazioa, garraioa, mantentze-lanak, eta indarrean dauden ziurtagiriak eta araudiak.
EMAITZAK
  • Ingurumen-inpaktua % 65 murriztea, batez ere klima-aldaketaren adierazleetan, gaur egun erabiltzen den inbertsorearen aldean.
  • Ekipamenduaren pisua gutxi gorabehera % 50 murriztea; horrela, hura garraiatzea errazagoa eta merkeagoa da.
ONDORIOAK
  • KMALEBOX energia elektrikoa bihurtzeko aire zabaleko kutxa eta inguratzailearen diseinu berri bat da; ingurumen-inpaktu txikiagoa du (lehengaien erabilera txikiagoa, material birziklagarrien ehuneko handiagoa, garraio gutxiago, produktuaren pisua dela-eta zein enpresara egokitutako edukiontzia kendu delako), baita kostu txikiagoa ere.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK