Metalgintza

Ihobe Eusko Jaurlaritza

ECOFUNNOD

PIEZAK BURDINURTU NODULARREAN FABRIKATZEKO HAUTATUTAKO TXATARRAK

Gaur egun, burdinurtu nodularreko piezen ekoizpenak lingote primarioaren % 40 inguru erabiltzen du, honako hauez gain: galdatutako piezen itzulera, txatarren ehuneko txiki bat (% 5) eta elementu aleanteak (manganesoa (Mn), nikela (Ni), kobrea (Cu)...). Erabiltzen den lingotea burdin mineraletik (Fe) sortzen da; hortaz, CO2 emisioei dagokionez inpaktu handia eragiten du, eta hura fabrikatzeko energia asko behar da. Gainera, prezio handiagoa du (txatarrarena baino % 25-35 handiagoa). Jakina da lingotea txatarrekin ordezkatzea ez dela prozesu erraza, txatarren aldakortasunarengatik, konposizioagatik eta beharrezkoa den inokulatzailearen ehunekoa handitzeko beharragatik. Aurretiazko esperientzietan, txatarren aplikazioaren emaitzak % 15erainokoak izan dira, gutxi gorabehera, baina aleazio mota batzuetan bakarrik.

FURESAk balio erantsi handiko piezak fabrikatzen ditu burdinurtu nodularrean hainbat sektoretarako. FUNDITREN proiektuaren burua da, eta, hura gauzatzeko, TECNALIA zentro teknologikoaren laguntza izan du.

FURESA
HELBURUAK
  • Burdinurtu nodularreko piezak fabrikatzeko prozesu berri bat garatzea, hautatutako txatarretatik abiatuta.
  • Labea kargatzeko erabiltzen den lingote primarioaren ehunekoa % 40tik % 15era jaistea, baita balio txikiagoetara ere.
  • Elementu aleanteen (Mn, Ni, Cu...) gehikuntza % 25 murriztea, gutxi gorabehera.
  • Karbono-aztarna eta emisioak % 85 inguru murriztea.
  • Lehiakortasuna hobetzea, erabilitako lehengaiaren kostua eta energia-kontsumoa murriztuta.
  • FURESAren merkatu-kuota % 5 handitzea.
EMAITZAK
  • Gehienez % 10eko lingote primarioa erabiltzen duen prozesua, aurretiko % 40aren aldean, % 7ko batez besteko ehunekoarekin, trenbideko piezetarako eskatutako zehaztapenak beteta.
  • % 31 inguruko murrizketa energia-kontsumoan, % 80koa lingote-kontsumoan, % 28koa zepa-sorkuntzan.
  • Ingurumen-inpaktua % 85 inguru murriztea, honako kategoria hauetan, besteak beste: azidotzea, eutrofizazioa, klima-aldaketa eta ozono-geruza murriztea.
  • Piezaren pisua % 2 murriztea.
  • 680.000 euro murriztea fabrikazioaren urteko guztizko kostuetan, lingotearen % 10 erabilita, eta 1.460.000 euro murriztea urtean, lingotearen % 5 erabilita.
ONDORIOAK
  • Burdinurtu nodularra ekoizteko txatarrak erabiltzeak zer eragin duen aztertzea, prozesuaren aldakortasuna kontrolatzea (lehengaiak eta horien konposizioa) eta lan-metodologia hobetzea, isurketen datu historikoak gehituta (kargen osaera, analisi kimikoak, saiakuntza mekanikoen emaitzak), funtsezkoa izan da piezen gaitzespena, lehengaien kostuak eta prozesuaren berezko ziurgabetasunak murrizteko. 
  • Bizi-zikloaren azterketaren emaitzak IHOBErekin batera aztertzeari esker, ingurumen-hobekuntza bat identifikatu da molde arinduak fabrikatzeko prozesuan, eta garapen-proiektu berri gisa proposatuko da, moldeen pisua murriztean eta horiek ar elkartu gisa zuzenean fabrikatzean oinarrituta.

INGURUMENEKOA

TEKNIKOA

EKONOMIKOA

KOMERTZIALA

MERKATUAN

KOLABORATZAILEAK