Bestelako garraiobideak
ADDIECO
OSAGAI AEROAUTIKOEN FABRIKAZIOA FABRIKAZIO GEHIGARRIKO ETA KENTZAILEKO TEKNOLOGIAREN BIDEZ
FABRIKAZIO METAL-MEKANIKOA EUSKAL HERRIKO SEKTORERIK TRADIZIONAL ETA FINKATUENETAKOA DA. Pixkanaka-pixkanaka fabrikazio gehigarriko teknologiak bereganatzen ari da, zeinak egiturazko osagaiak fabrikatzera bideratuta dauden, forja eta totxoaren mekanizazioa ordezkatzeko, adibidez, sektore aeroespazialean. LMD (Laser Metal Deposition) teknologia fabrikazio zuzeneko teknika da. Teknika honetan hauts edo hari metalikoa injektatzen da oinarrizko materialaren gainean eta bertan urtzen da potentzia handiko laser-izpi baten eraginez. Prozesu azkarragoa da, materialaren jalkitze-tasa handiagoa da eta hasierako instalaziokostua txikiagoa, fabrikazio gehigarriko beste teknologien aldean. Hala ere, prozesu traketsagoa da, zehaztasun gutxiago du, nahiz eta erreproduzigarritasun ona izan, eta normalean akabera-eragiketa bat eskatzen du.
TEKNIKER teknologia-zentroak ADDIECO zuzentzen du, eta aurrera eramateko DELASER enpresaren laguntza izan du, zeina laserteknologian aditua den.
INGURUMENEKOA
TEKNIKOA
EKONOMIKOA
KOMERTZIALA
MERKATUAN